Modu laburrean, gizarte zientzietan, ideología, berauen artean konpatibleak diren emozio,
ideia eta sinesmen kolektiboen multzo arautua da. Hau horrela, eta aste honetan
lantzen ari garen feminismoen gaiaren barne, hezkidetzan lan egin eta berau errealitate
bat izatea nahi badugu, ezinbestekoa dugu feminismoaren teorian sakondu eta ideologikoki
barneratzea. Hezkidetzaren ama da feminismoa. Azken honen eragin eta garapen
historikorik gabe, ez ginateke orain gauden lekuan egongo, hots, ez ginake hezkidetzari
beharrezkoa den eta zor zaion lekua
erreklamatzen egongo.
Argi daukat, ideologia
izanda ere, feminismoa bizitzeko eta militatzeko modu desberdinak daudela. Nere
bizitzan, eta orain nagoen puntuan, emakume, ama, lagun, bikote…. egunerokotasuean
perspektiba eskeintzen dit. Nere inguruan gertatzen eta bizitzen ditudan egoera
guztietan baliagarri zaidan perspektiba. Hala ere, jarrera hau egokia den
arren, ez da nahikoa eta genero ikuspegitik onartezinak diren egoeren aurrean
eskuhartze gaitasuna da garatu behar dudana.
Asko dira feminismoak jasan
izan dituen eta oraindik ere jasaten dituen erasoak eta handik eta hemendik,
ideologikoki baztertua izan ohi da, benetan bere oinarrizko helburua den
emakume eta gizonen arteko berdintasuna
estali nahian. Bada oraindik, feminismoa eta matxismoa kontzeptualki parekatzen
dituenik eta hori gainditzea da hezkidetzaren erronka handienetako bat.
|
|
Lehengo urteko ekarpenei begira, Ane Zurutuzarena gustatu
zait, honakoa;
Hezitzaile bezala, datozen ikasturteetan dauzkagun
erronkak:
-
Feminismoari eta bere lorpenei gure
ikasgeletan dagokion lekua ematea. Celia Amorosek dioen bezala, gure oraina
ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da feminismoaren historia eta bere lorpenak
zeintzuk izan diren jakitea. Feminismoa ikasgai izan behar du gure ikasgeletan.
Hezkidetza, balio eta konpetentzien garapenean oinarritu nahi bada, gure
ikasleengan jarrera kritikoa eta iritzi ahalmena lantzeko tresna izan behar du feminismoaren
historiak.
-
Feminismoaren historia lantzeaz gain, gaur
egungo erronkak ere transmititzen jakin behar dugu. Feminismotik feminismoetara,
eta kulturarteko aliantzak besteak beste, elkarbizitzarako ardatzak bait dira.
-
Emakumeen lana bistaratzea. Azken ikasturteetan
poliki poliki ari gara lan hau egiten, eta bagoaz gure ikasleek estereotipoen bitartez
jaso izan dituzten mezu mugatuak gainditzen. Hala ere, ekimen hauek noizbehinkakoak
izateari utzi eta ikasturte guztian zehar landu beharko lirateke, emakumea arlo
pribatutik atera eta egindako lorpenak landu ahal izateko.
Feminismoaren figura garrantzitsuenen artean, hirugarren
olatua deritzonaren eragileetako bat aukeratu dut, REBECCA WALKER
Azkenik, Euskal Feminismora gerturatzeko Hamaika
Telebistan ERTZAk saioan emititutako bideo hau uzten dizuet, disfrutatu;
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina