GENERO INDARKERIA.
HAUSNARTZEN.
Genero
indarkeriaren blokea landu dugunean, indarkeria motak daudela irakurri
dut.Telebistan,irratian, egunkarietan, gehienbat Indarkeria sexualez eta
fisikoz hitzegiten dute,baina zer gertatzen da beste indarkeria motekin??
Egia
da,indarkeria sexualez,fisikoz eta baita psikologikoz ere zerbait entzun eta
nondik norakoak izan daitezkeen jakin
ustez, badakidala .Baina indarkeria sinbolikoaz,egiturazko indarkeriaz
,ez nekien ezer gaia irakurri dudan arte. Are gutxiago mikromatxismo terminoari
buruz.Indarkeria mota hauek “sutilagoak”edo detektatzeko zailagoak izango dira, baina
emakumea gutxiestea dute helburu,
berriz, aginte-menpekotasun dikotomia azaltzen zaigu.
Egia esan gai hau, pertsonalki oso
aberatsa iruditu zait.Gai guzietan asko
ikasi dut , baina hontan are eta gehiago. Indarkeria motaz gain, ez nekien,
legalki eraso bat ,genero-indarkeria bezala
konsideratzeko, erasotzailea bikotea edo bikote ohia izan behar zuenik. Orduan
nire buruai galdetzen diot…..Non geratzen dira legalki,beste edozein
erasotzaileak emakumeen kontra egiten dituen indarkeriazko eraso guztiak??.
Nire etxekoak,
badakite, HEZKIDETZAri buruz formazio bat egiten ari naizela… eta egun hauetan,
nire alabak , HARREMONAK saio batzuk izan dituzte ikastolan, eta Hezkidetza
gaia ere tratatu dute bertan. Berak
“corre como una niña” bideoa erakutsi zidan.. eta bideoari buruz saioetan
hitzegin dutena esan zidan. Hortan ari ginela.. “en el mundo de los niños no se
pega” bideoa erakutsi nion.. eta gero bideoari buruzko elkarrizketa izan
genuen. Indarkeriari buruz era hitzegin genuen. Eta orduan berak esan zidan:
-Ama nik beste bideo bat erakutsi
nahi dizut.
Bideoa ikusi genuen ,
elkarrizketatxoa izan genuen, eta zuekin partekatuko nuela esan nion.
Aurreko ikasuteko ikastorokidea Edurne Iribar aukeratzen det. Goi karguetan matxismoa,planteatu duen jarduera ikeragarri gustatu zaidalako eta ni nagoen ikastolan, martxan jarriko dut. Baina baita ere erabat ados nagoelako ikastetxeetan landu daitezkeen ,planteatzen dituen erronkekin.
Kaixo Aurora, niri nere semearekin gauza bera geratu zait, oso sorpresa positiboa eman nuen. Berak "Pepa Y Pepe" bideoa erakutsi zidan, eta nola hainbat mutilek tratatzen dituzten neskak esan zidan. Hamabost urte ditu, oso harro sentitu nintzen ama bezala, landuz eta sakonduz gero beti geratzen da zerbait. Eskerrak zure esperientzia partekatzeagatik.
ErantzunEzabatu