Jaien
eremua zabala da, gaiarengatik, okupatzen diren espazioengatik,
antolakuntzarengatik, tradizioengatik, eredu sinbolikoengatik,
tamalez gertatzen diren eraso sexistengatik e.a. Beraz, nondik
hasi! Ikuspegi feminista leku guztietan txertatzetik.
Beraz, gozatzeko
aukera bezala aurkezten zaizkigun errituak aztertu eta birdefinitzea
da gure lana, eremu hezitzaileetan, kaleetan eta edozein plazetan.
Errituak
behar ditugu gizarteratzeko baina, edozerk ez du plazara ateratzeko
aukera izan behar. Proposamenak, moduak eta errepikatzen diren rolak:
anitzak, integratzaileak eta zainduak izateko edozein jaien erroa
landu egin behar dugu eta antolaketa guztia prozesu eraikitzaile
baten barnean sartu. Bestela hanka motz geratzeko aukera izango dugu,
eta horrek bazterketa bultzatzera eraman gaitzake.
Guzti
honetaz gozatzeko aukera paregabea dugu, antolatzen ditugun jaiak
kontzienteki planifikatzen baditugu dauden estereotipoak aztertzeko
eta eraldatzeko aukera izango dugulako. Eta bidean,
- musikaren mezu indartsu eta ez sexistekin dantzatu eta abesteko aukera badugu
- mozorrotzearen aukeraz estereotipoen eraldaketa lortzen badugu eta performance indartsu batekin kaleak gure egiten baditugu
- inguruko eskenan dauden emakume artisten lanak ezagutzen baditugu
- emakumeak erdigunean jarrita kirola egiteko tartea hartzen badugu soinean dugun motxila endorfina-karameluz betez
- harreman berri, anitzak eta errespetuz betekoak bizitzen baditugu
- espazio askatzaile eta ez sexistak bermatzen baditugu
...zerk
mugatzen gaitu?
Bilgune
feministaren manifestuak dioen moduan (Herri jai feministak 2015, Nik
erabaki guk gozatu!) jaietako indar sortzailea erabili eta jai
eredu askatzaileak praktikara eramateko aukera izango dugu.
Jaietan ere, espazioa gure egiteko moduak bilatu behar ditugu eta horren adibide iaz Santurtziko jaietan jarri ziren kartelak, beste hainbat ekimenen artean hau ere barnean egon zen.
Irakurketen
eta interneten nabigatzearen ondorio da azpian duzuen akrostikoa. Jai
parekideak horrela eraiki nahi ditut sinbolikoki buruan.
Jaiak
eta ospakizunak hezkidetzaren ikuspuntutik lantzeko baliabide hauek
arakatu ditut lana egiterako orduan, jarraian dituzue batzuk:
Klitto
aldizkari digitaleko
artikulua:http://www.klitto.com/emakumeen-partaidetza-festan-eta-tradizioan-10-gako-nagusi/
Tolosako
gida:http://www.tolosa.eus/attachments/article/2519/Jaiak%20Berdinzaleagoak%20GIDA%20margena%20zuzenduta.compressed.pdf
Bilboko
konpartsen gida:
http://www.bilbokokonpartsak.com/aste-nagusia/erasorik-ez/erasoen-kontrako-protokoloa
Zurriolako
ikastolan jaien inguruan egindako azterketa:
http://www.zurriolaikastola.eus/sites/default/files/Ikonoak/JAIALDIEN%20DIAGNOSTIKOA.pdf
Emarock
proiektua:http://www.emarockproiektua.com/emarock
Argia
aldizkariaren, Ez da kasualitatea artikulua:
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2356/ez-da-kasualitatea
Azkenik
eremu hezitzailean jaien aurrean izan ditzakegun erronkak hauek izan
daitezke:
+
Androzentrismoa oinarri duten jai tradizioak eraldatzea,
eredua birpentsatuz.
+ Eskena publikoan emakumeen taularatzea bultzatzea:
bertsolariak, musikariak, antzerkigileak, zinemagileak etabar. Eredua
zalantzan jartzen duten obrak aurkitu eta zabaltzeko aukera izango
dugu horrela.
+ Jai
batzordeetan edo antolatzen diren guneetan parte–hartu,
alternatibak eskainiz, lanketa sakona eginez...
+ Jai
ospakizun tradizionalen aurrean betaurreko moreak atera eta aztertu,
alternatibak eskainiz. Dugun ereduari kritika egin ostean
alternatibak planteatu behar ditugu, eraikitzea baita azken helburua.
+
Eraso sexisten kontrako protokoloak eratu jai batzordeekin batera,
prozesu luzeak eta mintegiak aurrera eramanez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina