Hausnarketa:
Astero
bezala,.oso gustura irakurri dut irakurgaia. Datuak ikustea besterik
ez dago indarkeria estruktural baten aurrean gaudela baieztatzeko.
Eraso matxisten kontrako diskurtsoa, bestalde, ari da pixkanaka
gizartean indarra hartzen, baina askotan diskurtso mailan bakarrik
gelditzen da. Jendea erasoen kontra agertzen da, baina betiere
emakumeak biktima bezala agertu, eta dauden tokian gelditzen badira.
Horregatik autodefentsa gaia oso garrantzitsua dela iruditzen zait,
eta hori ez dago hain ondo onartua. Gizarteak ez du irentsi oraindik
emakumeok nahi dugun bezala erantzuteko zilegitasuna dugula, eta hor
lan handia dago egiteko. Erasoak gero eta ikusgarriagoak dira, baina,
nire iritziz, prentsan honakoak ere esan beharko lirateke:
“Autodefentsa feministan ikasitakoak aplikatuz, emakume batek
erasotzaileari aurre egitea lortu du”. Ikusarazi behar dugu
badaudela estrategiak eta aukerak beldurrari aurre egiteko. Beldurra
emakumeen kontrako beste indarkeria mota bat da.
Iazko
ikastarokide baten ekarpena:
Agurtzane
Goitia Lópezek egindako ikusentzunezko ekarpenak gustatu zaizkit:
“Sexismoa iragarkietan”, iragarkiez gain datu esanguratsuak
ematen dituelako, “Simplemente no te quiere”, argi eta egoki
agertzen baitu erromantizismoaren iruzurra, eta sare sozialen
arriskuen ingurukoa, non emakumeenganako kontrola oso garbi agertzen
den.
Indarkeria
eguneroko bizitzan:
Genero
indarkeriaren adibideak ikusgai eta entzungai ditugu eguneroko
bizitzan. Bi aipatuko ditut: lehengo astean, bizilaguna den alabetako
baten mutilaguna etorri, eta etxeko atea bota beharrean garraxika
hasi zen. Nire etxeko atea ireki, eta zer gertatzen zen galdetu
nionean erantzun zidan mutil gehigorekin ibiltzen zela eta “puta”
bat zela. Hori guztia garraxika. Erantzuten hasi nintzaionean, ospa
egin zuen.
Indarkeria
sinbolikoaren inguruan, emakumeen gorputzen gaineko indarkeria
aipatuko nuke.
Zergatik
eguraldia ematen duten emakume guztiak irteeten dira beti-beti takoi
altuekin eta oso argalak dira? Gelako neska guztiek argalak nahi dute
izan, eta gizenkorrak direnak asko eta asko erregimenean daude.
Joseba Iturriozek dioen moduan, hipokrisia handia dago, gizarteak
berak ekoizten du gizonezkoen eta emakumezkoen arteko banaketa, eta
gero gizarteak berak salatzen du.
Eremu
hezitzailean lantzeko erronkak:
1.-Genero
indarkeria identifikatzeko gaitasuna sustatu:
2.-Genero-indarkeriaren
edozein manifestazioaren aurrean, lasaitasunez eta era eraginkor
batean esku-hartzeko proposamenak egin.
3.-Hizkuntza
hezkidetzailea erabili ikastolako esparru guztietan.
4.-Eskola
konfiantzazko eta segurtasun handiko espazioa bihurtu.
Azaroaren
25ean "Emakumeen indarkeriaren kontrako eguna" dela eta,
Berritzegunetik bidali dute ikastolara proposamen bat "Ez
ikusiarena ez egin” gaia lantzeko. Ikastolan erabiliko dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina