Eta zu zergatik ez zara
feminista?
Feminismoa, ez dakit noiz entzun
nuen lehen aldiz, baina gogoratze naiz DBHn nengoela bilgune feministaren
taller moduko batera joan ginela eta bertan sortu ziren elkarrizketa guztiek
eta debate guztiek eragina izan zutela gugan. Esaldi ezberdinak jarri
zizkiguten hausnartzeko eta gaur egungo sistemaren kontraesanak ikusteko. Gogoratzen naiz nigan eragin
handia izan zuela bertan gertatutakoak, bertan hausnartutakoak eta agian
ordurarte ikusi ez nituen gauza horiek ikusteak.
Ordundik esan dezaket, nigan
feminismoak eragin asko izan duela eta ni naizen moduan izaten, nire mugak
hausten, egiten dudana eta ez dudana hasuanrtzen lagundu didala esango nuke.
Zaila egiten zait feminismoak lagundutako hiru aspektu azaltzea, nire ustez
feminismoak begirada eta filosofia bat eskaintzen dit eta horrek ez dit 3
esparrutan eragiten, feminismoak bizitzako arlo guztietan eragiten du. Batzar
batean duzun jarreratik hasita, zure zaletasun, beldur eta ezaugarriak arte.
Azken batean feminismoak, norberak nahi duen pertsona hori izaten laguntzen duela esango nuke, askatu egiten zaituela muga eta beldurretatik, eredu berriak badaudela onartzen du, ez du emakume eredu batean sinisten, komunikabideek erakusten diguten eredu dikotomikoaren aurrean.
Azken batean feminismoak, norberak nahi duen pertsona hori izaten laguntzen duela esango nuke, askatu egiten zaituela muga eta beldurretatik, eredu berriak badaudela onartzen du, ez du emakume eredu batean sinisten, komunikabideek erakusten diguten eredu dikotomikoaren aurrean.
Eredu ezberdinen aldeko abesti
hau elkarbanatu nahi dut zuekin, Konplize ditut eta maite ditut denak, hemen duzue eskola bateko bideoaren linka:
I
Emakume zuzenak,
okerrak,
kirtenak,
moja
txintxoak eta
zerrama irtenak,
itsusiak,
politak,
atletak,
herrenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
IV
Lotsatiak, ausartak,
argalak, gizenak,
iletsuak, soil-soilak,
marimutilenak,
katemeak,
gorilak
panterak,
zezenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
II
Langileak, alferrak,
lanik
ez dutenak,
tuntunak,
mediokreak,
klaseko
lehenak
,
ale desegokiak,
andre
txit gorenak:
konplize
ditut eta
maite ditut denak.
V
Lehen munduko emeak,
kapitalistenak,
lur
usaia daukaten
andre
indigenak,
zuri, gorri, horiak
beltzetan beltzenak:
konplize
ditut eta
maite ditut denak.
III Ama onak ta txarrak,
ama ez direnak,
lurrera jausi arte
mozkortzen onenak
ta umeen merienda
usaina dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
VI Markesaren alabak,
neskame gizenak,
printzesak ta sorginak,
ogroak, sirenak,
Maritxuak,
Bartolo itxura dutenak:
konplize
ditut eta
maite ditut denak.
Bestetik, hurrengo bi urteetan
lantzeko bi gai feminista garrantzitsu honako hauek direla uste dut: Batetik, feminismoak gizon eta emakumeen
biziaren eta hauen eskubideen alde egiten duela, eta zapalduak dauden kolektibo
horiek ere parte direla ulertzea. Bestetik, generoa bazterti eta eredu berriak
eskaintzea eta normalizatzea. Usted ut bi ildo horietan egin behar dela lan
orain, aniztasuna positibotzat duen komunitate bat sortzeko.
Lehengo urtkeo posten artean Ane Zurutuzarena gomendazen dizuet, feminismoaren onurak argi azaltzen baititu, baita eginiko lorpen ezberdinak:
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/feminismoaz-hausnartzen_15.html
Beste gai batekin jarraituz, neretzat erreferentea izan den emakume feminsiten artean dago Karmele Jaio.
Lehengo urtkeo posten artean Ane Zurutuzarena gomendazen dizuet, feminismoaren onurak argi azaltzen baititu, baita eginiko lorpen ezberdinak:
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/feminismoaz-hausnartzen_15.html
Beste gai batekin jarraituz, neretzat erreferentea izan den emakume feminsiten artean dago Karmele Jaio.
Bere artikuluak irakurtzen dituen
horietakoa naiz eta feminismoaren aldeko konstantzia gustatzen zait. Azken
batean, artikulu ezberdinak irakurrita, feminismoak ala patriarkatuak emakumeoi
nola eragiten digun erakusten digu, baina egunerokotasunaren esparru
ezberdinetan.
Lehenago talde itxian partekatu
nuen testu bat iruditzen zait egokiena feminismoaren gaiarekin amaitzeko.
Prest
ASKOTAN
galdetzen digute emakumeei ea feministak garen. Eta galdera honen aurrean nik inoiz erantzun dut gizarte honetan
ezin dudala aurkitu feminista ez izateko arrazoirik. Feminista hitzak jipoi
asko jaso ditu historian zehar, feminismo hitzari balore ezkorrak eransteko
interes handiak egon dira beti, hitz madarikatu bihurtu arte. Hala ere,
pentsatu nahi dut bere burua feministatzat jotzen ez duen jende asko, jakin
gabe, feminista dela. Ez dut aurkitzen feminista ez izateko arrazoi bakar bat
ere. Izan ere, feminista izatea berdintasunaren, justiziaren, giza eskubideen,
pertsonen askatasunaren alde egotea baita. Historian zehar nire eskubideen alde
borrokatu diren emakumeei zor diedala uste dut gainera, baina, bereziki
etorkizunean gizarte hau osatuko duten emakumeei zor diet. Aukera berdinak
izatea nahi dudalako, pertsonen zaintzaren ardura euren gain bakarrik ez
egotea, gauetan kaletik lasai eta beldur barik ibiltzeko eskubidea eduki-tzea,
euren nortasuna eraikitzeko askatasuna izatea, merezi duten autoritatea eta
erabakitzeko eskubidea, indarkeriarik gabe bizi-tzeko aukera, euren bizitzen
protagonista izatea eta ez lekuko edo biktima, euren sexualitateaz gozatzea
hierarkiarik gabe eta askatasunez… Eta abar luze bat. Feminismoak gure gizartea
hobe-tzeko giltza asko ditu, proposamen interesgarri asko. Ez bakarrik
emakumeen kontrako indarkeriarekin bukatzeko. Indarkeria izebergaren punta
izanik, erroetara joatea aldarrikatzen du. Erroetan dago gakoa. Bihar Gasteizen
mobilizazio erraldoi bat antolatu du mugimendu feministak. Eta esango nuke
mobilizazio honek hasierako galderari buelta ematen diola. Hau da, euren burua
feministatzat ez dutenei honako galdera egiten die: zu zergatik ez zara
feminista? Eta esandakoa: Zaila da galdera honi erantzuteko arrazoi bakar bat
ere aurkitzea.
http://www.deia.com/2016/04/08/opinion/columnistas/zirrikituetatik-begira/prest
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina