2016/11/07

GENERO-INDARKERIA

GENERO INDARKERIA: ASKI DA !

Aste jorratu dugun gai honek, alde batetik, genero-indarkeriari buruzko ikuspegi askoz aberatsagoa izatea ekarri dit eta beste alde batetik, datu errealak irakurtzerakoan harridura, tristura, amorrua, … sentiarazi didate.
     

       Estatistikak kontutan hartzen baditugu, genero indarkeria mundu osoan hedatuta dagoela konturatzen gara eta uste baino handiagoa dela; dimentsio handiko arazo baten aurrean gaudela garbi dago. Gazteek daukaten iritzia ere kezkatzekoa da: genero estereotipoak oso barneratuta dituzte eta heltzen zaizkien mezuek (komunikabideetatik, telebistan ematen dituzten saio batzuetatik, zinematik, bideo-joko batzuetatik, abestietatik, eta gizartetik orokorrean) estereotipo horiek   indartu besterik ez dute egiten. Gizonek, agintzeko eta kontrolatzeko grina dutela aurresuposatzen da eta emakumeak ederrak, sentibeherak eta autoestimu baxukoak direla. Genero-indarkeria egoerak justifikatzeko bikotekidea izatearen gain balorizazio eta maitasun erromantikoaren mitoak zerikusi handia dute. Aipatzekoa da baita ere, gazteek gainerako herritarrek baino tolerantzia handiagoa dutela genero-indarkeriaren aurrean.

            Genero-indarkerian (emakumeek emakume izate hutsagatik jasaten dituzten tratu txar psikologikoak, abusuak, agresio fisikoak eta ustiapen sexualak) indarkeria mota askotakoak izan daiteke : sinbolikoa, egiturazkoa, psikologikoa, ekonomiko, fisikoa, sexuala …
Aipatzekoa da niretzat behintzat berria den kontzeptu bat: mikromatxismoa, hau da, maila sotileko tratu txarrak, indarkeria psikologikoaren hasierako fasea dena.


                                                                                      



            Ikerketek argi uzten dute indarkeria fisikoa jasan aurretik bestelako indarkeria motak jasan izan dituztela. Irakurgaian azaltzen den bezala “indarkeriaren eskalada arrunta mikromatxismotik, abusu psikologikora pasatu, eraso fisiko eta sexualarekin jarraitu, eta, kasurik txarrenetan, erailketara iristea izan leike. Tamalez, ez da nahitaez horrela izaten; beraz, edozein genero-indarkeria manifestazioren aurrean adi egon behar dugu.” Indarkeria fisikoaren biktima, gizarteak errazago errekonozitzen du baina besteak (bizitzaren kontrolarekin eta menpekotasunarekin erlazionatzen direnak) zailagoak dira antzematea ,gizarteak oso normalizatuta dituelako eta egunerokotasunean presente daudelako.








              Iazko ikastarokideren baten post-a aukeratzerako orduan zaila egin zait bat aukeratzea,  baina honako hau aukeratu dut ekarpen interesgarriak egiten dituelako batez ere eskolatan lantzeko materialarekin:


Indarkeria behatzeko jardueraren inguruan esan behar dut kostatu zaidala gaia jorratzea eta azkenean komunikabideetara jo dut indarkeria sinbolikoa oso nabarmena delako bertan (wasap, txiste, iragarkiak, … ). Zaila izaten da eraso bat ulertzea oso gertu gertatzen denean, biktima eta/edo erasotzailea pertsona ezagunak direnean edo maite ditugunean; errazagoa da indarkeria hori gaitzestea urrun gertatzen denean, zenbat eta urrunean, hobeto. Baina urrun dagoenak bat batean izenak, aurpegiak, gertaerak, sentsazioak eta sentimenduak dituenean, orduan esperientzia horrek ezinegona sortzen du gure baitan, eta kolokan jartzen du gure ulermen-eta erantzun-gaitasuna. Genero-indarkeria errealitate deserosoa da: gure sakoneko sinesmenekin aurrez aurre jartzen gaitu, emakumeen eta gizonen jokabide onargarrien inguruan pentsatzen genuena kolokan jartzen du. Zaila da genero-indarkeria ez antzematea bere adierazpen agerikoenetan (batez ere fisikoetan) eta muturrekoenetan, eta horien aurrean protesta egiten dugu. Baina horren agerikoak ez diren jarrerak antzematea zailagoak dira, oso normalizatuta ditugulako. Gero eta salaketa gehiago jartzen dira, baina beldurragatik isilpean gelditzen diren beste hainbat eta hainbat kasu ere badaude eta horrelako istorio ugari ditugu gure artean.

Egia da neurriak hartzen direla, baina egia da ere munduan zehar milioika emakumek genero-indarkeria sufritzen dutela emakume izateagatik eta genero- indarkeria gizartearen arazo bat bezala ulertu behar da eta ez emakumeek duten problema bat bezala.

Hezitzaileok genero-indarkeriari aurre egiteko erantzukizuna daukagu eta horren aurka borrokatzeko esparru nagusienetako bat hezkuntza da.
Guzti hau eremu hezitzailean lantzeko erronka batzuk hauek izango lirateke nire ustez:
·       -  Hezkuntza komunitate osoan genero-indarkeriaren inguruko kontzientzia bermatu.
·       - Ikasleak berdintasunezko harremanak izan ditzaten esku-hartzeak egin.
·      -   Hizkuntza hezkidetzailea erabili eskolako esparru guztietan.
·       -  Curriculuma eta materialak aztertu edozein genero-indarkerien aztarnak deuseztuz.








              Eta bukatzeko interneten saltseatzen ari nintzela bilatu dudan telebista kate bateko programa ezagun bateko atal bat :


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina