Hizkuntza bera ez ei da
sexista, erabilera baizik.
Eta egia da, kultura guztietan sortzen den hizkuntza, terminologia,
erabilpena... jendarte horretan dauden beharren araberakoa izaten
dela, eta nolabait esateko, bere nortasun eta identitatearen isla
baita ere. Baina ados nago hizkuntza bat, tresna komunikatibo soila
dela baieztatzearekin. Alegia, hizkuntza bera, ahozkoa, idatzizkoa,
zeinuzkoa zein adierazpen mota ezberdinetakoa izanik ere, komunikazio
bide bat da. Eta bidea bera ez da sexismora eramaten gaituena,
jendarteko kultura, ohitura eta androzentrismoak garamatzate gure
hizkuntzak sexista bilakatzera.
Gaztelerarekin gertatzen
den legez, euskararekin ere gabezia itzelak daude horretan, eta
suposatzen dut, hizkuntza guztietara eraman daitekeen ondorioa dela.
Hau da, jendartea bera matxista bada, hizkuntzaren erabilpena eta
izaera ere, halakoxea izango da. Komunitatea aldatzen doan heinean,
hizkuntza tresna eta transmisio bide berriak sortuko dira,
eraldaketari ateak irekiz.
Ordea, hizkuntza bati jendartea sexista izatearen erantzukizuna erantsi ezin badiezaiokegu ere, tresna hain boteretsua izanik, jendartea beraren eraldaketan eragina izan dezakeela aitor daiteke. Eta eragina duenez gero, komunikazio balio erantsi hori elikatuz eta kontzienteki tratatuz, gure ingurunetik sexismoaren presentzia eta zentralitatea gutxitzen lagun dezakeela iruditzen zait. Hots, hizkuntza bera erroa ez bada ere, garraiobide boteresua da feminismoarentzat ere.
Hezkidetzak hainbat
proposamen
zehaztu ditu eskola eta ikastetxeetan lantzeko erronken artean. Esan
beharrik ez dago, jendarteko esparru anitzetan landu daitezkeen
arloak direla. Niri irakurgaian zehaztutako guztiak aintzat hartzeko
ideiak iruditzen zaizkit. Hona hemen horietako batzuk:
- Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartu eta duen androzentrismoa agerian jarri.
- Inbertsio erregela praktikan jarri: testuen zein irudien pertsonaien sexu-generoa aldatu ea zer gertatzen den. Sexismoa detektatzeko oso adierazgarria da.
- Gutxiespen zentzutan erabilitako terminoak, misoginia, lesbofobia, homofobia.... edozein fobia edo mespretxu, arrazakeria eta indarkeria adierazten dituzten terminoak eta espresioak erabat baztertu. Beharrezko zaizkigun hitz edo kontzeptu berriak sortu.
- Hizkuntzaren erabilera ez sexistarako gomendioak eztabaidatu eta praktikara eraman. Proposamen berriak planteatu.
- Geletan edo jardueretan neska eta mutilen parte-hartzea aztertu: Denbora berdina erabiltzen dute? Aukera berdina dute? Arreta eta erantzun berdinak ematen dizkiegu?...
- Emakumeen (neska, nerabe, gazte, heldu eta nagusien) esperientziak eta interesak diskurtsoan eta ikasgaietan barneratu, gizon-emakumeen garapenerako egindako ekarpenak erakutsi eta beren burujabetze eta askatasuna lortzeko egindako borroka txertatu.
- ...
Aipagarria
iruditzen zait beste hainbat alorren artean umorearekin
egiten dugun arduragabeko tratamendua. Horren harira duela urte
batzuk publikatu zuen Uxue Alberdik honako diskurtsoa, eta zeresan
handia emateaz gain, umoreak duen garrantziaz jabetu eta duen
inzidentziaz ohartzea ez zait hutsala iruditzen. 'Publikoki
egiten den umorea edo eztabaida ez da neutroa':
Hortik tiraka segituz gero,
bertsozaletasuna eta begirada feministarekin lotutako beste hainbat
eduki interesgarrirekin egingo dugu topo, eta baita euskaltzaletasuna
eta feminismoaren diskurtsoekin ere.
Iazko posten artean AmaiaChuecak argitaratutakoak erakarri nau. Bertan azaltzen dira gai
honekin lotutako hainbat meme eta izugarri gustatu zaizkit. Gainera,
hausnarketa sakontzeko lagungarri diren beste hainbeste bideo
topatuko ditugu artikulu honi esker, eta ongi dioen bezala, 'esaten
ez dena, ez da existitzen'.
Ez naiz batere abila honetan baina... #androzentrilingüeak #kontzeptugisa onartzeko prest dagoenarentzat, meme hau opari!
Aspaldi aritu nintzen euskarazko komunikazio elkarte batetan, eta gogoan dut, bertan 'parekidetasunerantz' prozesua abiatu genuela barne mailan.
Aspaldi aritu nintzen euskarazko komunikazio elkarte batetan, eta gogoan dut, bertan 'parekidetasunerantz' prozesua abiatu genuela barne mailan.
Garai horretan deskubritutako gida da Bilgune
Feministaren estiloliburua, 2004koa
hain
zuzen: Indarkeria
nola landu komunikabideetan? Horietako
zertzelada batzuk bilduta ikusi ditut sarean baina kontsultagai dago
liburuxka osoa ere eskatuz gero. Liburu sakon eta mardula da, edozein
hedabiderentzako gomendagarria, Euskal Herrian eta euskaraz sortua. Liburua abiapuntutzat hartu eta gogoeta bultzatzea zuten helburu, komunikazio-enpresetan eman beharreko jokaerak antzeman eta aldatzeko asmoz. Hemen aurki daitezke bertan egindako diagnostikoaren emaitza batzuk.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina