ADIERAZPEN ES SEXISTARAKO BIDEA: IDENTITATEAREN ERAIKUNTZAN ERREFERENTE
KOMUNIKATIBO BERRIEN BILA
Gizartean ematen diren hizkuntza adierazpen gehienak oharkabekoak dira, joera bati edota tradizio bati erantzuten diote gehienetan. esaten den horretan, badira azpimarratu egiten diren elementu sinboliokak, hein handi batean estereotipoak indartzen dituztenak eta aldi berean, badira agertzen ez diren bestelako elementuak, kasu gehienetan, emakumeren espazio sinbolikoari erreferentzia egiten dietenak.
Hitz egiteko modua sozializazio prozesuaren parte da, eta testuinguruak beraz asko baldintzaten omen du gure hitz egiteko moduak. Hizkuntza ez sexista emateko hiztunen aldetik kontzientziazio bat egon behar da.
Hizkuntza era arrazistarekin ematen den moduan, hitz egiten dutenek ez badira jabetzen egiten ditzuten adierazpenak arrazakeria santzuak dituela, hainbat eta hainbat termino arrazista egongo dira etangabe errepikatuko dituztenak eurak ohartu barik.
Motxane-en HIZKUNTZAREN
GARRANTZIA; EZINEZKOA DA EZ KOMUNIKATZEA argitalpena orginala irudi zait, batez
ere, Bakartxo Arrizabalagaren artikuluan oinarrituz, itzulpengintzaren zenbait kontu interesgarri aipatzen
dituelako. Bost ideia nagusi aipatzen ditu:
-Nahiz eta itzultzaile kopuru
handiagoa izan emakumeena gizonezkoena baino, itzultzaile ezagunenak
gizonezkoak dira.
-Itzulpengintzan feministek
egindako lanetan, hizkera patriarkalaren azterketa egin da.
- Itzulpenen bitartez, hizkera
berri bat sortzen saiatu dira.
- Feminismoak erabili dituen
baliabide batzuk aipatzen ditu
-Ingelesetik gaztelerara
itzulitako lan batzuen itzulpen sexista ere agerian uzten du.
Bost
ideia nagusi horien artean hirugarrena litzateke estrategikoenetako bat: Itzulpenen
bitartez, hizkera berri bat sortzen saiatzen dira. Fenomeno hori, toponimian
ere ikus genezake, Nafarroako Bi Hazpeak
adibidez, gaztelaniara Dos Hermanas bezala itzulia izan zen. Hizkuntza aldetik,
ordezkapen toponimiko horrek dakarren manipulazioaz gain, toponimoaren esanahia
bera sexualizatzea dakar. Itzulpenek beraz, itzultzailea den horrek ikuskera
adieraz dezakete, eta kasu askotan, esanahiak itzultzailearen interesen arabera
egiten dira. Hizkuntza adierazpenetan ere, hitz egiteko moduek, zeharkako
intentsionalitate bat erakutsi lezakete. Zentzu horretan hau esan genezake:
Geure
izaera ere, geure ahozko zein idatzizko adierazpenean ere ikusgai da, izan ere,
geure identitatea, hein handi batean, geure adierazteko moduarekin batera
eraikitzen doa.
Hizkuntza ez sexista giden
artean, gaztelaniarako, Marivi Fernández-en HITZAK BAINO GEHIAGO argitalpenean gomendaturiko
gida aproposa iruditu zait.
Euskarazko hizkuntza ez sexistarako
gida gutxiago omen daude, eta aipagarrienetako bat Emakunderen gida litzateke:
Hizkuntza ez sexista erabiltzeko erronkak
ugariak dira: Hasteko, zaila
delako urteetan zehar izandako hitz egiteko era sexista hori aldatzea. Kasu
gehienetan oharkabean egiten dugulako, eta beraz, ez gara kontziente izaten.
Eta horrez gain, ez dira beharrezkoak diren erreferenteak egoten, era ez
sexistan nola hitz egin beharko genukeen ez dakigulako.
Ikasleen aldetik, nerabetasunean ematen
diren hitz egiteko era informalek, gaztelaniara jotzeko joera dute, eta horrek
agian, gaztelaniazko esaera sexisten erabilpena areagotzea dakar.
Gaztelaniaz
hitz egitea modan omen dago, “si hablas castellano eres guay”. Gaztelaniak nerabe
askori, iraintzeko edota umorea egiteko baliagarria egiten zaie (tamalez
euskaraz baino gehiago). Gaztelaniarako joera hori, errebeldia puntu bat ere
izan dezake adin horretako nerabeen artean, arauak hausteko joera izaten
dutenez (autoafirmaziorako prozesuan), hezkuntza zentroetako hizkuntza arautuaren (euskara) kontra ere egin
dezakete, gaztelaniaren erabilera igoz.
Hizkuntzak ere
badu generoa eta euskarekin ere nabarmena da. Nerabeen artean, neskek
erabiltzen omen dute euskara gehiago mutilak baino. Gerta liteke beraz, arauak
hausteko joera hori, eta beraz, gaztelaniara jotzeko tendentzia hori, gehiago
ematea mutiletan nesketan baino. Era horretako fenomenoak beraz, kontuan hartu
beharko genituzke, ikusi den moduan, hizkuntza hautuek eta erabilera formek
generoa ere badutelako.
EAEko IKASLEEN EUSKARAREN ERABILERA ESKOLA-GIROAN, 2011-2015
txostenean, argi ikus daiteke generoen artean ematen den aldea:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina