“Eta emakumea ezin ahal da izan gizonezkoen eredu?”
Uztailean Alai Martin eta Maialen Lujanbiok
eginiko bertso sortak biak dauden “seikotean bi emakume bertsolari dira edo bi
bakarrik esan beharko nuke?” gai esku artean, honela bukatzen du Maialenek
bertso bat : “Eta emakumea ezin ahal da izan gizonezkoen eredu?”
Gure inguruan bertsolaritzak XIX. Mendetik aurrera
agertu zen. Euskal Herrian bertsolaritzak izan duen garrantzia kontuan hartuz,
eta honek tradizioarekin duen lotura estua ezagutuz, duela hamarkada gutxi
batzuk arte, mikrofonoen aurrean soilik gizonezkoak zeuden. Gizonezkoen eremua
zen (beste eremu anitz moduan) eta ezin zen imajinatu ere gaur egungo txapeldunen
artean, handienetako bat emakumea izatea.
Badira egun bertsolari emakumeak, oso onak
gainera. Dagoeneko ez da sentsuzko emakume bertsolari eta bertsolari
gizonezkoen inguruko bereizketarik egitea, ez arteak ezta bakoitzaren ahalmenak ez
baitute ulertzen sexuaz.
Baina Maialen erreferente bat da
bertsolaritzan, bere habitat naturala izateaz gain bere pentsamolde, ideologia,
eta argiarekin betetzen gaitu. Bere bertsoen mezuek pisua dute eta bertsolari
erreferente gisa botere handiko emakumea da.
Bere hitzak lapurtuz, emakumea BAI ahal da
izan gizonezkoaren eredu, dagoeneko bazara eta.
Erronka handiena aste honetako gaian ikusi
ditugunak kontzeptu eta oro har errealitateak lantzeko, maiz ezkutatuak daudela
da. Hots, inplizituki burutzen direnak eta sistemaren beraren parte direnak.
Horregatik,
askotan betaurreko moreak ez baditugu, ez gara ohartuko.
Pasadan urteetako partaideen post bat
aukeratzekotan, hauxe aukeratuko nuke: Lanketa oso oso ona, Ikuspuntu filosofikoa
ere erabili du esku artean dugun gaia beste arlo batzuetara hedatuz. Gainerako
bideoa oso ekarpen aberasgarria da emakume askeen inguruan aritzeko, gordina den
arren, baina errealitatea ere horrelakoa da..
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina