"Emakumeak menpe mantentzeko
modu nagusietariko bat
beraien borroka eta lorpenen historia beraiek ez
ezagutzea izan da”
Gerda Lerner
Berri
Txarrak-en azken diskan Infrasoinuei erreferentzia egiten zaien bezala, eta
haiek deskribatu dituzten moduan "Infrasoinuak eguneroko zarataren azpian
dauden hotsak dira” emakumeak ere hala gara, gizonen eta
sistemaren eguneroko zapalkuntzaren azpian gauden pertsonak. Eta bada garaia
protagonistak izateko.
ekarPenak
pResentzia
gakOak
konpeTentziak
bAlioak
Generoa
intersekziOnala
femiNismoa
begIrada
ikaSi
txerTatu
zabAldu
etorKizuna gurea
baita!
Presentzia hartzen goazela sentitu nuen
aurreko asteazkenean nesken esku pilota finalak telebistan ikusi
ahal izan nituenean. Zenbat gozatu nuen, a ze maila daukazuen neskak! Txalotzekoa
lekua izateko burutzen ari zareten bidea.
Duela bi urteko edizioko BegoMentxaka – ren sarrera aukeratu dut, oso hausnarketa sakona egin duela uste dudalako
eta irakurtzea merezi du.
Aste
honetan bertan deskubritu dudan emakume aitzindari bat aipatu nahi dizuet,
Marta Macho. Euskal Herriko Unibertsitatean Matematika saileko Geometria eta
Topologia irakaslea da, eta baita blog baten sortzailea ere: https://mujeresconciencia.com . Bertan
emakumeek zientziaren inguruan egindako lanak ikusarazten dira. Zinez
interesgarria eta garrantzitsua iruditu zait. Marta Macho-k berak artikulu honetan
azaltzen duen bezala https://www.elmundo.es/baleares/2017/12/08/5a2a7970268e3ecb568b45e6.html
, "A los 6 aƱos las niƱas ya se sienten menos
capaces que los niƱos y no asocian la brillantez intelectual con su sexo", eta
hori ekiditeko ezinbestekoa da emakumeek egin dezaketen guztia bistan egotea,
blog honetan kasu.
Eremu
hezitzaileetatik gai honen inguruan asko egin daitekeela uste dut. Emakumeari
bere lekua aitortzeko aukera daukagu, horretarako historia orain arte ezagutu
dugun bezala aldatu behar badugu ere. Hori da erronka nagusia, kontakizuna
aldatzea. Adibide moduan "perico el de los palotes"-en historia utziko dut, errealitatean Carmen de Burgos izan zena, egun hauetan irakurri bait dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina