2018/11/19

JAIAK ETA OSPAKIZUNAK







Jaiak eta ospakizunak. Gure “arazoak” gehien islatu daitezen uneak izan daitezke. Gure alde okerrenak ateratzen direnean. Herriko gatazkak azaltzen dira. Adierazpen plataforma garrantzitsua da eta herriaren inguruko informazioa jaso dezakete.
Orain, gabonak gertu ditugu. Jai eta ospakizun ezberdinak daude urte osoan zehar, hauek denbora eta urtearen igarotzeak markatzen dute..Denak ezberdinak eta alaiak ere izanik esperoan izaten ditugu askotan.

Aurreko edizioetako Maite kideak egindako posta hemen. Farapi taldeko Araitz Rodrigezi egindako elkarrizketa INFOZAZPIN bideoa asko gustatu zait eta uzten dizuet nik ere. 














Hezkidetzaren ikuspuntutik lantzeko baliabideak:

Feminismotikan, ligoteo sanoa adib aldarrikatzen da festetan. Urtero egiten diren festetako ekintzetan aldarrikatzen zerbait da. 
Kanpainia asko egin izan dira festetan bai erasoen aurka eta bestelako festak aldarrikatzeko asmoz.
Umetatik, hezkuntzan zehar bai plazer, gozatzeko eta disfutatzeko uneen inguruan hitz eginez.

Errespetua eta norbanakoak dituen errespontsabilitateen inguruan jaiak eta ospakizunak beste perspektiba batetik landu daitekela iruditzen zait. Gauza batek ez duelako bestea kentzen.
Emakumeen autodefentsa, dagoen arazoari ematen den erantzun bat da. Bano ezin da irtenbidea izan, ezin garelako beti horrelako dinamikak prestatzen ibili. Irtenbidea hezkuntzan dago eta hortik egin behar da lana egitea.

Eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak?

Zailtasunak edo erronkak kasu honetan gu geu garela esango nuke. Gu geu, bizi garen sistema osatzen dugun heinean. Eskolan festetako plazer eta errespetuaren inguruan hitz egitea proposatuz gero..jendeak nola erantzungo zuen. Ez dakit, nere ustez erronka asko geratzen dira oraindikan festa eta jaien inguruan hitz egiteko...

Horren harira.. Hemen festen inguruko artikulo interesgarri bat

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina