2018/11/24

KALEAN BULTZATU EZEAN, LEGEAK PAPER BUZTIAK DIRA!!!


                  

                           

                           
Legeak egon arren, txarto aplikatzen badira paper buztia besterik ez daukagu, pasaden astean irlandan argitaratutako epaia argi uzten duenez.

                             LEGEAK IZAN BEHAR DIRA
                             ESKUBIDEEN ISLADA.
                             GIZONEZKOAK ZEIN EMAKUMEZKOAK
                             ELKARREKIN BIZITZEKO ARAUA.
                             LORTU DITUGUN ESKUBIDEAK
                     BENETAKO EGIA BIHURTU DIRELA ZIURTATZEKO
                                 NABARITU BEHAR DITUGU ETXEAN, KALEAN ZEIN LANEAN.

Aurreko urtetako lanen artean, orain dela bi urteko Goretti Eskalzaren sarrera aukeratu dut, titulua sakona da eta guztiz ados nago berarekin nire akrostikoan irakur dezakezuenez: LEGE BAT(ZU)EK SOILIK EZ DU(TE) BERDINTASUNA EKARRIKO.

Sarreran islatzen du egia borobil bat: legeak ez badira aplikatzen eta errealitatea bihurtzen ZERTARAKO BALIO DUTE?, eta  Marian Morenoren elkarrizketa argi uzten du aurreko pentsamendua.

Legeak lege, lan alferra egiten ari garela uste dut:

 Nola agertu gaitezke hezkidetza-arduradunok klaustro aurrean esatera heziberrik esaten duela hainbat ekimenei bultzada eman behar diegula, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu den Cristina Uriarte -irakasle zein ikuskatzaile guztion arduradun nagusia- Hondarribiko alarde tradizionalaren defendatzailea agertzen denean edo "sexuagatik segregatutako hezkuntzak ez duela diskriminatzen” adierazten duenean.

Heziberrin agertzen diren bi xede deigarriak dira niretzat:
  • ·     236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumeko 17. Artikuluan: Hezkidetza-helburuak arloetan eta ikasgaietan txertatzea.
    • 1.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak hezkidetza-proiektuak egitea eta hezkuntza-proiektu eta curriculumetan hezkidetzako helburu hauek sar daitezen sustatuko du:
      • c) Beharrezko jakintzak gehitzea, etxeko lanak eta pertsonen zaintza dela eta, neskek nahiz mutilek gaur egun dauzkaten eta etorkizunean izan ditzaketen beharrizanen eta erantzukizunen ardura har dezaten.
Ekonomia irakasgaian zaintza horiek ekonomia ortodoxak ez duela kon
tuan izaten azaltzen diegu ikasleei. Ekonomia feministak bai izaten du kontuan, baina ekonomia korronte hori ez dago kurrikulumeko programazioan islatuta. Harrigarria ezta?.

  • ·    Genero indarkeriaren aurkako politikak:Egiaztatzen bada, edo susmo sendorik badago, neska-ikasleren bat tratu txarrak edo sexu indarkeria jaso edo jasotzen ari dela baita ikasleren baten ama bada, dagokien neurriak martxan jartzeko premia ziurtatu. Halaber, zerbitzu eta prestazioei buruzko informazioa eman.
Dagokien neurriak ez dira zehazten. Irakasleok, zuzendaritzak argi jakin beharko genuke susmo bat badaukagu Aurrera emateko pausuak zeintzuk diren. Informazioa eman behar diegu ikasleari? Bere amari? Guk ezbadakigu zer informazioa elkarbanatu dezakegu….berriro ere prestakuntza eza agerian

Beste aldetik, hezkidetza-legediarekin ikusten ditudan erronken artean hauek ikusten ditut:

1.- legeak errealitatea bihurtu.

 Legeak badaude baina gero legegileek interpretazio maliziosak egiten dituzte. Zertarako orduan denuntzia egin?.
Legeak badaude baina gizartean ez dira aplikatzen, zertarako orduan?

2.- 127/2016 DEKRETUA, irailaren 6koa, Batxilergoko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen dueña, bere 25. Artikuluaren 5. Puntuan horrela dio: “ Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen diren material didaktikoetan, hezkidetza-helburuak azalduko dira. Bestalde, hizkuntza ez da modu sexistan erabili behar, eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta estereotipatu gabekoa bermatu behar da.

Ekonomia liburuetan  ( 4. DBH, 1. Batxilergo eta 2.batxilergo irakasgaietan) emakumeek egindako ekonomiako ekarpen batere ez da agertzen.

Noizko legea aplikatu? edo  Zertarako sortu legea bestela?

Amaitzeko, legeek berdintasunaren alde ari direla irakurri dut aste osoan zehar. Orduan zergatik bost urte izango ez duen neskatoak desberdintasunak daudela konturatu da?

Agian legeek bere lana ez dutelako egiten? Agian legeak betearazi behar dutenek bere lana ez dutelako egiten? Agian gizarteak ez dugulako behartzen legeak bete behar dutenei haien lana egin dezaten?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina