Oso ezagunak dira sistematikoki
errepikatzen diren ospakizunak, egun “seinalatuak”, 24 ordutara ahazten direnak…
Hala nola, martxoaren 8a, azaroaren 25a, edo hain ezagunak ez diren maiatzaren
17a edo ekainaren 28a, esaterako. Baina “egun more” hauetaz gain, badira beste
ospakizun asko genero-ikuspegi barik zelebratzen direnak. Adibidez, gabonak
edota inauteriak. Gabonetan, Olentzeroren irudiaz gain, opariek kezkatzen naute
“gehiago”, jostailuak batez ere. Oraindik ikusten ditugu jostailu-katalogo
sexistak nonahi. Orain dela egun gutxi, etxera ailegatu zait Juguettos markaren aurtengo katalogoa.
Hasieran nire buruari esan nion “ez dut zabalduko badakidalako zer topatuko
dudan”, baina azkenean ezin izan nion eutsi eta honakoak aurkitu nituen…
Ikusi dezakezuen
moduan, estereotipoz beteriko jostailuak dira gehienak. Eta mozorroekin
antzerako zerbait gertatzen da. Izan ere, gazte zein helduen artean, neskentzat
edo emakumeontzat diren mozorroak beti sexualizatuta daude. Oraindik lan asko
daukagu egiteko gai honen inguruan, “ondo pasatzeko” eta gozatzeko eredu
osasuntsuagoak eta parekideak behar ditugu.
Jolas sexisten
munduari lotuta, Euskal Herriko Bilgune Feministak “Hezkidetza Lau Haizetara” egitasmoan
idatzitako post-ean,
jostailu bat eskaini edo erosi baino lehen, ondo pentsatzeko argibide batzuk
ematen ditu:
- Ze kolore dituen
- Esaldiren bat baldin badago, zein den
- Zer den umeak egin behar duena jolasteko
- Musika ateratzen bada, zein den
- Zer ikasiko duen horretara jolasten
- Ea neska ala mutila izateagatik eman diogun (besteari emango genioke?)
- …
Farapi taldeak esaten duen moduan, festak herriaren nortasunarekin, gizarte
egiturarekin eta genero sistemekin lotuta daude. Kultura islatzen da bertan,
“ohiturak”, “tradizioak”, “betiko” kontuak… Askotan, festa giroa dela eta,
eraso sexistak justifikatu egiten dira… Batzuen “ondo pasatzea” besteon
atsekabea da. Badira Euskal Herrian zenbait ospakizun non emakumeak baztertu
eta erasotu egiten dituzten, baita emakume horiei babesa/elkartasuna adierazten
dioten edozeini ere. Adibide gisa, Irungo eta Hondarribiko alardeak ditugu.
Aurten, Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin bat egin eta
Hondarribikoan izan nintzen. Kolosala izan zen… lotsagarria ere… Sentsazio
gazi-gozoak izan nituen, emozioz beteriko eguna izan zen…
Honen inguruan
beste post bat idatzi nezakeen, baina egun horretan bizi nuena esaldi bakar
batean laburbildu beharko banu, “zuen
txaloak izango direlako gure indarren hauspoa” izango litzateke, Arantxa Urretabizkaiak dioen bezalaxe.
Bestalde, badago edozein
jai edo ospakizuni lotuta dagoen ezinbesteko elementu bat, musika alegia. Azken
urteotan, oso modan jarri den musika estiloa dugu “regetoia” (batez ere gazteen
artean); sexista eta matxistatzat jotzen omen dena. Eta egia da, letra asko oso
matxistak dira eta bideoklipak zer esanik ez, baina badaude beste “regetoi” ez
hain ospetsu/ezagun/komertzial batzuk apurka-apurka bere lekua egiten ari
direnak eta bultzatu beharko genituzkeenak. Esaterako, Chocolate Remix
edo Tremenda Jauría.
Izan ere, sexismoa
eta matxismoa aspalditik talde oso ospetsuen abestietan egon da, baina ez gara
konturatu edo ez dugu letra horietan erreparatu. Gogora datozkit The Police-en “Every breathe you take”, Amaral-en
“Sin ti no soy nada”, Malú-ren “Toda” edo The Beatles-en
“Run for your life” abestiak… Hona
hemen, The Police taldearen letra
zati bat gazteleratuta; ezaguna egiten al zaizue?
Cada
aliento que tomes,
cada
movimiento que hagas,
cada
atadura que rompas, cada paso que des,
te
estaré vigilando.
Todos y
cada uno de los días,
y cada
palabra que digas,
cada
juego que juegues, cada noche que te quedes,
te
estaré vigilando.
Oh, ¿no
puedes ver
que tú me
perteneces?
cómo
duele mi pobre corazón
con cada
paso que das.
Cada
movimiento que hagas,
y cada
promesa que rompas
cada
sonrisa que finjas, cada parte que reclames,
te
estaré vigilando.
Cada
movimiento que hagas, cada paso que des,
te
estaré vigilando.
June Fernandezek “regetoia” eta “perreoa”-ren
inguruan oso artikulu
interesgarri bat idatzi zuen, normalean ohituta gauden perspektibatik at hausnartzeko
balio diguna.
Jai eta ospakizunei lotuta burura datorkidanarekin, hitz-hodei hau osatu dut:
Aurreko edizioetako ikastarokideek
egindako post bat aukeratzekotan, Irati Mendiguren Cosgayak idatzitakoa izango litzateke. Tradizio eta ohituren inguruan
egiten duen hausnarketarekin bat nator (Zer
dute jaiek eta ospakizunek, halako tradizio pisutsuarekin eta belaunez belaun
errepikatzen eta erreproduzitzen jarraitzeko? Zergatik kostatzen zaigu
horrenbeste euren baliozkotasuna kolokan eta zalantzan jartzea? Zer ezkutatzen
da ustezko ohitura abegikor, sozializatzaile eta aglutinatzaileen atzean?)
eta aipatzen dituen euskal jai/ospakizunetan gertatu zena ere atentzioa deitu
dit. Amurrioko sorgin-erreketa horren istorioa irakurtzerakoan, Irantzu Varelaren bideo
hau etorri zait gogora.
Jaiak eta ospakizunak hezkidetzaren
ikuspuntutik lantzeko baliabideren bat
gomendatzekotan, jostailu-katalogo ez sexistak eta sexu-genero
estereotipoetatik at dauden mozorroak bultzatzea izango lirateke. Nire ustez,
gazteekin lantzeko gai aproposak dira, umetatik nerabeak izan arte egunero eta
urtero presente izango duten zerbait direlako.
Nire ustez, hau guztia eremu hezitzaileetan
lantzeko erronka nagusia sexu-genero estereotipoetatik
at jolastea eta ospatzea izango litzateke; patioetan, etxean, gelan, urtebetetzetan,
gabonetan, inauterietan, e.a.
Bukatzeko, Euskal Herriko Bilgune Feministak jai eta ospakizunen inguruan egin duen
hausnarketarekin agurtuko naiz. Festa dezagun gaurdanik geroa!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina