Nebazaroa… bihurgunez eta matxinadaz beteriko adin tarte ikaragarria… Oraindik gogoratzen ditut nire amaren malkoak, amaren egunean oparirik ez izateagaitik. Garai hartan, egun komertzialeei kontra egitea erabaki hartua nuen… baina bere erreakzioa otzandu ninduen. Orduan konturatu nintzen, nire gogoek eta besteenak ez dutenean bat egiten, asmorik gabe, min egin nezakeela hain errotuta zeuden baloreak, itxurak eta niretzat “lelokeriak” ziren horiek aurka banihoan…
Lanean, nire esku egon bada erabakia, ez dut inoiz horrelakoetan parte hartu. Ama eta aitaren egunak ospatzearen alde ez naiz izan, hasieran egun komertzialak zirelakoan, gero famila guztiak berdinak ez zirenez, jendearen sentimendualk mindu genitzazkieelako… Kontua da betidanik “rollo” hutsa iruditu zaizkidala, eta gainera lanez gainezka ibiltzen ginen gurasoak pztearren, lan gehiena hezitzaileak egiten bagenuen ere.
Amaren egunean, orain dela urteak, abenduaren 8an ospatzen zen, Inmaculada Concepción edo PurÃsima Concepción egunean. Kristautasunerako, Maria, Jesus-en ama zena birjina zen, ahurdunaldia aurretik eta umea izan eta gero. Gizonik tartean ez egotearen mirarik goraipatuz, pekaturik gabeko sorkunde hartan. Azalpen xume honekin, erraz ikusten da bion arteko lotura… Pekaturik gabeko egun horretan, birjintasuna ospatzen den egun hori… ama guztien eguna… 1965.urtean, oskizuna maiatzaren lehenengo igandera pasatu zen. Gaur egun beraz, eguna aldakorra da, baina beti ere irizpide berdina jarraituta.
Aitaren egunak ere, kristau erlijioarekin erlazioa dauka, “San Jose” egunarekin. Kristau erlijioan azaltzen den moduan, Jose izan zen Nazareth -eko Jesus-en usteko aita. Lanbidez arotza, horregatik ospatzen da “San Jose” egunean aitaren eguna. “San Jose” eguna martxoaren 19an ospatzen da, normalean jai eguna den arren, urteko lan egutegiaren arabera, urteren batean lan eguna izan da.
Beraz, egun biak erlijioarekin erlazioa izan dute eta Nazareth -eko Jesus mito kristauaren inguruan eraikita. Eta dakigun moduan, eliza patriarkatuaren sisteman atal garrantzitsuenetarikoa izan da, emakumea eta gizonen desberdintasunak bultzatuz. Erlijioak bi sexu-generoen estereotipoak guztiz markatu izan ditu, eta bakoitza nola izan behar zuen “aginduz”, ildo horiek jarraituta, bai bata zein bestea, izan zitezen “una mujer y /o hombre como Dios manda”.
Biak herrialdearen arabera egun ezberdinetan ospatzen dira,eta argi dago hezkidetzaren ikuspuntutik ez zirela ospatu behar. Batetik familia anitzak daudelako, garelako… eta familia guztiak ez daude amaz edo aitaz osotuta, batzuk bi ama, bi aita… dituzte. Eta bestetik, patriarkatuaren familia estereotipoa bultzatzen dutelako, eta erlijioarekin lotura duelako. Nire iritsiz erlijioa eskolatik kanpo geratu beharko litzateke, eta familia bakoitzaren ardura litzatekeela federen batekoa izatea.
Proposamen bezala, Familiaren eguna ospatzea litzateke, non familia mota guztiak barneratuko ziren… Data? Maiatzaren 15ean.
Danborrada bai gustora ospatu izan dugula, umeak eta helduak, praka urdin ilunak,koadrodun zapia lepoan alkandora eta mantala zuria jantzi izan dugularik, danborrarekin erritmoa jarraitzen saiatuz… oso ondo pasatu dugu. Erritmoa jarraitzearena eta perkutsioa garrantzi handia dauka norberaren autoestimuan eta erabat ahaldungarria da. Erritmoa jarraituta, geure barne erritmoa ere ezagutu dezakegu… eta hórrela, gure bizitzako erritmoari errepara diezaiokegu… gure asmoak, desioak, interesak… jarraituz horrela, jakin badakigulako gure erritmoa zein den...
https://www.youtube.com/watch?v=PoCPgwH0-Z0
Danborrada San Prudentzio ospakizunaren barne izan ohi dugu. Baina nire arabar herria, Arabako hirian ematen denarengandik hurrun dago… Gure Bizkaiarekin dugun muga horrek baldintzatu gaitu eta arabarrak izanda bizkaitarren ohiturak, tradizioak… gertuago geneuzkan. Ni neu erdi arabarra (aita) eta erdi bizkaitarra (ama) naiz. Beraz… Baina hiriko danborradan, argi dago nork agintzen duen!! Baina hiria eta bere ohiturak hurrun geratzen zaizkidanez…, zuhurra izan nahi dut.
1879.urtetik datorren ospakizun bat da. Garai hartan, danborrada jendartea jai eguna zela ohartarazteko zen, eta haserriak ixteko erabiltzen ohi zen. Garai hartako ohitura horrek eboluzio bat izan du, egun ezagutzen duguna izan arte. Gaur egun, Gasteizko Udalaren webgunean agertzen den bezala, San Prudentzio egunean, elkarte gastronomikoetako ordezkariak zein sukaldariak elkartzen dira danborrada jotzeko. Elkarte gastronomikoek orain arte zeintzuk izan ote diren jakin badakigu, sukaldariak bezalaxe. Elkarte hauetan aldaketa sakonak jasan izan dituztela ere badakigu… barraskiloak zein perretxikoak sukaldatzea ohikoena da… Historian ez dut gehiegi sakonduko, orain arteko historiaren berri dugulako (historian larregi sartu gabe, emakumeek elkarte gastronomikoetra sartzeko debekua; elkarteetako sukaldariak gizonak, etxeetan berriz emakumeak; gizonen aisialdia emakumeen aisialdiarekin alderatuta; emakumeen zaintzetarako denbora eta gizonena…)…
Hurrengo bideoa, 2017.eko Gasteizko San Prudentzio Danborradakoa da (11.minututik Aurrera).
Bertan ikus daitezke, zeintzuk dira gehiengo, emakumeak ala gizonak, eta arroparengatik egiten diren ezberdinkeriak (benetazko sukaldeetan arropetan desberdintasun gutxi…). Eta sexu-generoagatik desberdintasun batzuk ere badaudela…
Hezkidetzaren ikuspuntutik, sukaldari, elkarte gastronomikoetako ordezkariak… emakume eta gizonez osoturik egotea litzateke. Erdia emakumezkoak, erdia gizonezkoak… portzentaia agerian jarriz. Ikastetxeetako danborrada... hobe.
Nahiz eta data, santu batetik datorren ere, eta Udalak planteatzen duen egitarauan (tradizioari erreparatuta) erlijioarekin zerikusia duten ekintzak barne dauden arren, erlijioak baino kutsu gehiago dauka gizonen presentzia gehiegizkoa… emakumeenarekin alderatuta (areagotua elkarte batzuetan, zeinetan ia gehienak gizonezkoak diren).
Danborrada Txikian ere, sexu-genero ezberdintasunak… antza denez sukaldariak eta bestelakoak, nahastuta daude neskak zein mutilak… mayoretak berriz… neskak soilik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina