jaiak
zertarako nahi zaituztet, gozatu ezin badut?
Jaiak eta ospakizunak iristen
direnean, askotan konturatu gabe zapaltzen gaituen sistema bera
indartzen dugu. Jai eremuak gune askeak eta burujabeak bihurtu ordez,
egungo harreman eta kontsumo ereduak birproduzitzen ditugu; sistema
kapitalista patriarkalaren logikan eroriz.
Jaietan “dena libre”
denaren aitzakia oso entzuna da, eta hori eraso sexisten ofentsiba
nabaria da: begiradak, irainak, gutxiespenak, bortxaketak,
erailketak... Zorionez mugimendu feminista jendartea kontzientziatzen
ari da protokoloak gero eta auzo eta herri gehiagotan landuz eta
arazo hau guztien ardura dela sentiaraziz.
Hori dela eta, JAI EREDU-en
lanketa ikuspegi feminista batetik landu beharra dago. Jaietan
biltzen den indar sortzailea aprobetxatuz, sortu nahi ditugun herri
eta harreman ereduak eraikiz: publiko-pribatua, lan-aisialdi edo
borroka-plazera dikotomiekin behingoz apurtzeko.
Beraz, “ospakizun
parekideetan” honako honetaz gozatu behar dugu:
Aurreko
urteko postei begira, Leire
Garro-ren lehenengo zatia asko gustatu zait. Ikastaroak
eskainitako informazio osoaren laburpen txiki bat egiten du puntuka
eta berarentzat garrantzitsuak izan diren ideiak aipatzen ditu,
nireekin bat egiten dutenak:
Jaiak
eta ospakizunak...
-
Historian zehar asmatutako
edo sortutako ohiturak
eta tradizioak dira.
-
Maggie Bullen-ek dion
moduan, “horien
azpian sistemaren oinarria
dago” eta festa eredua jendartearen
isla da.
Jaiak
orohar hezkidetzaren ikuspuntutik lantzeko bilgune feministaren
webgunean aurki daitekeen “Formakuntza, Dokumentazio eta Ikerkuntza
Feminista” baliabide aproposa izan daiteke. EMAGIN-ek
parekidetasunean oinarritutako Euskal Herri bat sortzeko bidean
lanean ari diren emakume eta eragile orori lagungarria izango zaion
tresna bat eskaintzea du helburu: formakuntza
feminista.
Jendartearen kontzientziaziorako eta bereziki emakumeon
ahalduntzerako hitzaldi, tailer edota ikastaroak eskainiz. Lantzen
dituzten gaien artean: autodefentsa feminista, indarkeria sexista,
hezkidetza, autoestima, mugimendu feministaren historia, udal
politikak, jai
parekideak,
heteroaraua, ekonomoa feminista, maitasun erromantikoa, sexu-genero
sistema...
Guzti
hori kontuan izan da, honako hauek dira eremu hezitzailean ditugun
zenbait erronka:
-
Genero ikuspegia eremu hezitzailean txertatzea.
-
“Jai eta ospakizunei” buruz dagoen kontzientziaren inguruan
hausnartzen laguntzea.
-
Ohitura eta tradizioen aurrean, jarrera kritikoa eta gaitasuna
lantzea.
-
Jaietako androzentrismoarekin apurtuz, emakumeen presentziari buruzko
lanketa egitea (adibidez emakumeak oholtza gainean).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina