“El feminismo no es ponerse y después quitarse unas gafas, el feminismo es intentar sobrevivir en un mundo donde ser mujer es una batalla constante” (Irantzu Varela, 2017)
Feminismoak jendarte antolaketa
berri bat suposatzen du, alternatiba intregal eta erradikal bat osatuz,
arazoaren muinetara iristen dena. Zaintza lanak erdigunean jartzean,
erreprodukzioa jendarte-antolaketaren erdigunean jartzea esan nahi du, merkatua
eta produkzioa betidanik izan duten tokitik baztertuz. Horretarako, beste balio
batzuk praktikan jartzea ezinbestekoa dugu, bizi eredu berriak sustatuz.
Hala, estatu feminista batera
bidean, parekidetasunerako urratsa eman behar dugu lehenik. Parekidetasuna genero
bereizkeriarik gabe eskubide berdinak materialki (ez legalki soilik) izango
ditugun egoera da. Parekoak garen egoera, maila berdinean gauden egoera,
egiturazko zapalkuntzaren zantzurik eta botere harremanik gabe. Hau da,
eskubide zibil eta politiko berdinak, lan baldintza berdinak, herri/hiri eredu
eta azpiegitura publikoak biztanleria osoaren beharren arabera eraikitzea. Horregatik Davis-ek esan zuen bezelace, funtsezkoa da aldatu ezin ditugun gauzak ez onartzea eta onartzen ez ditugunak aldatzea.
Hamaika
identitate daude, eta feminismoak denak aintzat hartu eta denontzat jardutea du
helburu. Horregatik parekidetasuna da lortu behar dena, eta ez berdintasuna:
pertsona guztiak ez gara berdinak, egoera desberdinetan bizi gara, eta
horregatik beharrizan desberdinak ditugu. Egoera desberdinetan daudenak berdin
tratatzean ez du pareko egiten, bereizkeriak eta desberdintasun sozialak
sortzen ditu, batzuen onuran eta besteen kaltean. Denok pareko izateko, egoera
desberdinak desberdin tratatu behar ditugu; eta hori dena lortzeko feminismoak
ditugu tresnatzat, baita gaur arte feministek egindako lanak ere.
Emakume feminista ugari dago eta nik
gaurkoan Irantzu Varela aipatuko nuke. Lehengo hilabetean elkarrizketatua izan zen Mujeres de Frente saioan eta bertan zenbait feminismoaren inguruko zenbait gako interesgarri aipatzen ditu. Hasteko eta behin, feminismo erradikala bultzatzen du, bere arabera gaur egungo egoera ikusirik ezin dugu azaleko feminismoan gelditu, baizik eta, feminismo zuzena eta trinkoa bultzatu beharra dago.
Bestetik, hasierako aipuan ikus dezakegun bezalaxe, feminismoa ez da momentu konkretu bateko kontua, baizik eta borroka iraunkor eta jarraikor bat. Interesgarria iruditzen zait desobedientziaren ideia hori "Hay que desobedecer el sistema porque el sistema no cuenta con nosotras", sistemak baztertu egiten gaitu, ez gaituzte kontuan hartzen eta erabat menpeko gaitu. Emakume bezela hainbat egoera deseroso pairatu izan ditugu, bai lanean, bai etxean baita aisian ere. Hala zioen Frida Kalho pintoreak jaien testuinguruaz:
Hemen duzue Irantzu Varelaren elkarrizketa:
Amaitzeko aurreko ikasturteko sarreraren bat aipatzekotan Maitaneren honako sarrera aipatuko nuke, historiaren bilakaera modu laburrean aipatzen duelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina