2017/11/16

HERRIKO FESTAK (def.): Herritar orok, elkarrekin, eta askatasunez gozatzeko jaiak.

Hamaika dira gure inguruan esku-hartze hezkidetzailea beharko luketen ospakizunak. Orainarte birritan aipatu izan dugu gure gizartea patriarkatua izan dela eta dela, eta elizak bertan izan duen garrantziaz ere hitz egin dugu. Kristautasunaren egutegia dugu oinarrian, hark zehazten ditu santuen egunak, eta guk festarako aitzakia gutxi behar dugunez edozein santurekin konformatu eta kalera irteten gara.
Kalera irten eta  edozelan moldatzen gara festa egiteko. Edonorekin, edonon eta edozer modutara moldatzen gara, baina sarritan gure festekiko kontzientzia gabezia dugula uste dut. Maite dugu gure herria, maite ditugu gure bazterrak, eta maite ditugu gure ospakizunak. Iritsi zaizkigun bezala mantentzen saiatzen gara, usain berezia dute, kolore berezia dute…sentimendu kutsu berezia dute. Baina matxistak dira!
Neu euskalzalea naiz, euskal tradizioak mantendu zalea, ospakizun eta jaiak mantendu zalea, baina egia da, euskal ospakizunak matxiruloak dira!
Hemen atxikitzen dut aste honetan atera dudan argazkia. Zer pentsatua sortu baitit. Emakume kirolariak eta makilajeari buruzko egoera agertzen zaigu gai honetan. Hemen bi neskatila harria jasotzen ageri dira. Batek ilea txirikordan jasoa du, besteak berriz zinta arrosa darama buruan. Beren mezua "emakume harrijasotzaileak gara, baina ez gara marimatxoak!" ote?

 Hemen aste honetakooa laburtuz  nire “OSPAKIZUN PAREKIDEEI” buruzko kontzeptu mapa:
Ikusiak ikusita, eta egin beharrak kontuan hartuz honako baliabide edo ariketa hau psoposatuko nuke:Hezkundan adibidez, ikasgelan beraien euskal jai egunetako argazkiak zintzilikatu eta zeintzuk diren euskal herrikoak identifikatu beharko dute (gu jakinaren gainean gaude guztiak hemengoak direla). Argazki batzuk argiak izango dira (aizkolari gizonezkoak, harri jasotzaileak, euskal dantzariak, artisauak, etab.)Beste batzuk ez dira hain argiak izango (gizonezkoak gona jantzita dantzan, hastapenetako onentzaro, atzerritarrak txingetan, etab.) Hori horrela haurrek egiten duten aukeraketaren arabera, ikasgelan hausnarketa hasiko dugu. Hautuaren zergatiak ulertuz, zer nolako errealitatea bizi dugun, eta zer nolako errealitatea eraiki behar dugun eztabaidatuko genuke.

Aste honetako ondorio nagusiena hauxe izan da: euskal herriko jaiak eta ospakizunak hezkidetzan lantzeko prest al dago herria? Eremu hezitzailera eramateko erronka zailenetakoa horixe dugula deritzot. Maite dugu gure herria, maite ditugu gure bazterrak, eta maite ditugu gure ospakizunak. Iritsi zaizkigun bezala mantentzen saiatzen gara, usain berezia dute, kolore berezia dute…sentimendu kutsu berezia dute. Eta guzti hori horrela izanik kosta egiten zaigu maite duguna neurri batean alboratu eta tradizio “modernoagoa” sortzea. Nire aburuz beraz, sentimenduak albo batera utzi eta herritarrak tradizio eredu berriak sortzeko prestatzean dago erronka.

Ihazko post bat aukeratzen hasiz, Aneren post hau aukeratu dut. http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/11/jai-parekideak-jai-paregabeak.html Osoa, argia eta oso interesgarria iruditu zait. Bertan atxikita dagoen bideoa ere oso gomendagarria.

Geure jaiak izan arren, badugu zer pentsatua. Maite ditugu jaiak, ba; baina maite dugu geure burua ere. Jaiak VS Emakumeak. Sentimenduak bor -borka. Sentimentuak eta pentsaerak askatu ditzagun jaietan aske sentitzeko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina