Feminismoaren eskutik
Eginen dugu bidea aurrera
Memoria ahaztu gabe
Iraultzak, borrokak, poza eta
penak
Ni eta zu ezberdinduko gaitu
Izanak, batzuetan izenak,
Sekula ez, eskubideak edo
aukerak
Makurtuta bizitzeaz nazkatu
garelako
Ozen oihukatuko dugu
Ametsa egi bihurtu arte,
ZUTIK EMAKUMEA!
Besteetan bezala zaila egin zait post bakarra aukeratzea. Hona hemen bi
proposamen:
Maite A.S.-ek bere feminista ibilbideari buruz egiten duen hausnarketa
interesgarria iruditu zait.
Honekin erlazionatuta Leire Imaz Zubiaurrek bere post-an proposatzen duen
izenburua “Feminista izatea beti izan al da eroso? Ere erakargarria iruditu
zaita. Gutako zenbatei kostatu zaigun Feminista etiketa hori lotsarik gabe
eramatea edo gure burua feministatzat aitortzea.
Baita, Leire Imaz Zubiaurrek aipatzen dituen feminismoaren ekarpenak
gustatu zaizkit:
Feminismoak eragin dizkidan lau EKARPEN positibo:
1.
Askeago sentiarazten nau, genero kontzientzia
izateak. Adi nago, hurbileko betaurrekoak jarrita. Koloretakoak dira, ez dira
beti moreak. Behatzea atsegin dut. Nire barruan batez ere. Nire kontraesanak
harrapatzea (nire semea ez dut gona batekin jantziko berak eskatzen ez badit!).
Nire curriculum ezkutua. Nire seme-alabekin adi nago. Nire lanean, etxean,
kalean. Begiak zabalik.
- Orekatuagoa sentitzen naiz, harremanetan batez ere. Banoa nire
emakume onaren pertsonaia alboratzen. Oso gutxika, hala ere. Astiro. Beste
guztien espektatibak betetzen eta asetzen dituen pertsonaia hori urtetan
sukaldatu dut, eta orain itsatsia dut.
- Formatuagoa, eta beraz, ekintzaileagoa. Argudio gehiagorekin,
ideiekin, hausnarketa eta diskurtso osoagoarekin, oraindik asko ikasi
behar badut ere.
- Su gehiago daukat, amorrua
emakumeok pairatzen dugun sufrimendu basatiarekin. Haserre nago. Eta hori
motorra izaten da niretzat
Bestalde, nire inguru hurbilean jorratu beharreko 2 gai feministen artea,
batetik oso garrantzitsua iruditzen zait azaltzea benetan zer den eskola hezkidetzailea.
Gaur egun egun oraindik konfusioa dago eskola mistoa eta eskola hezkidetzailearen
artean. Eskola mistoak ez du bermatzen irakaskuntza hezkidetzailea eta hori agerian
jarri beharreko zerbait inportantea iruditzen zait.
Bestetik, inportantea ere feminismoaren istorioa jakitera ematea eta aldi
berean hainbat eta hainbat emakume feministen ekarpenak bisibilizatzea.
Emakume feministen artean hauek aipatuko nituzke:
Silvia
Federici (Parma, Italia, 1942) idazle, irakasle eta ekintzaile feminista
italiar-estatubatuarra da. Pentsamendu feminista eta marxista garaikideko
teorialaririk esanguratsuenetakoa da. Besteak beste, emakumeen etxeko lanari,
komunalismoari eta sorgin-ehizari buruzko lanak argitaratu ditu azken bi
hamarkada luzeetan; Beste ekintzaile batzuekin batera 1970eko hamarkadan
sortutako Wages for Housework
(Soldatak etxeko lanen truke) mugimenduko militantea da.
Silvia
Federici, orain dela gutxi ezagutu dudan feminista da. Iruñan egon zen,
Katakrak-en hitzaldi bat ematen. Honek feminismoaren
borrokan gizarte mailako ikuspegia barneratzen du. Feminismoa bai, baina
kapitalismotik kanpo.
Elinor
Ostrom (Elinor Claire
Awan) (1933-2012): 2009ko
Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen, Oliver E. Williamsonekin batera. Arlo
honetan Nobel Saria irabazi zuen lehen emakumea izan
zen.
Liburu
testu gehienetan (guztietan ez bada) ekonomialari gizonak agertzen omen dira
eta niri beti gustatzen zait aipatzea emakume ekonomialariren bat. Eta Elinor
nire zerrendan dago. Zergatik Elinor? Bere lanen artean ondare publikoaren
kudeaketaren inguruan egindako ikerketa bat dagoelako. Honetan demostratu zuen,
gizakiak bere inguruan dauden baliabide publikoak zaindu eta ustiatu ahal dituela,
modu ekologikoan eta eraginkortasunez, eta gainera enpresa pribatuek baino
hobeto. 3. munduan, ondare publikoaren zaintza, erabilera eta ustiapenaren
ardura, emakumeen esku dago gehienetan.
Hurrengorarte lagunak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina