Feminismoari
Esker
irauliko dugun
Mundua
da honakoa.
Iraultza,
behetik eta ezkerretik egiteko
Norabide
posible bakarra.
Istoriak
bere ertzik
Sotilenak
suntsitu eta
Morez
tintatuko dizkigula badakit...
eta,
Oldarraldi
horren protagonista geldiezinak gara gu, lagunok.
Askatasunez
eta duintasunez bizitzeko
Konkistan
arituko garen inurri,
lehoi eta marrazoak!
Wikipediaren
aburuz, feminismoa definizioz, emakumeen esperientzian
oinarritutako eta iraganeko zein gar egungo erlazio sozialak
kritikatzen dituen teoria sozial eta praktika politikoen multzo bat
da. Gizonen eta emakumeen arteko eskubideen ezberdintasuna
kritikaztzen du eta emakumeen sustapena aldarrikatzen du. Esaten
denez, mugimendu hau XX.mendean agerikoa izaten hasi zen , baina
historian zehar hainbat emakume izan dira feminismoa defendatu
dutenak: Frida Kalho, Clara Ztkin, Indira Gandhi...
Feminista
izateak ez du esan nahi emakume guztiak honen alde egotea, askok
jendarteak jarritako rola onartzen dute eta errealitate kulturala
bailitzan ikusten dute. Horrez gain, mugimendu honen barnean
ikusmolde anitzak nabarmendu daitezke: feminismo kulturala,
erradikala, ekofeminismoa, liberala, marxista, filosofikoa,
kristaua... ertz ugari dituen mugimendu zabala dugu, beraz.
Feminismo
teoria eta lan egiteko modu anitzak egon arren, ikuspegi ezberdinok
sistemaren eraso berberak pairatzen dituzte oinarrian. Jarraian dago Feminismoarne Historia laburbildu nahi duen bideo labur bat:
Nire
bizitzan zehar, FEMINISMOAK presentzia nabaria izan du praktikan,
baina ez modu kontzientean. Nire militantziari esker jakin izan dut
(beste kide batzuk aipatu bezala) feminista izan, banaizela,
pentsamenduz... baina praktikan? Teoriatik harago? Eta zein izan da
jaso izan dugun formakuntza gaiaren inguruan? Zenbat emakume
erreferenteren historiak eta jakintzak ikasi ditugu? Zenbatekin
konpartitu ahal izan ditugu esperientzia hurbil eta esanguratsuak?
Nortzuk ikusi ditugu goi kargu garrantzitsuetan? Zeintzuk izan dira
eta zen balore edo reolen azpian aurkeztu zaizkigu?
Nire
ustez lehentasunez aurre egin beharreko erronka garrantzitsu bi daude
hezitzaile gisa:
- FEMINISMOA ETA ERREFERENTE FEMINISTAK TXIKITATIK EZAGUTARAZI
Feminismoa
bizitzeko eta mundua ikusi eta eraikitzeko bestelako modu bat izanik,
egunerokoan jaiotzen garen unetik izaki ahalik eta askeetan hazteko
eta hezteko zeregina izan behar dugu. Horregatik, ezinbestekoa da
adin bakoitzean pairatzen diren eraso heteropatriarkalak ekidin eta
aurre egiten erakusteko estrategiak bilatu eta aplikatzea. Alegia,
pertsonen ahalduntzea eta botere harremanik gabeko bizimodua,
egunerokoan egiten den hori da, eta horretarako, ezinbestekoa dugu
erreferente feministak ezagutarazi eta geure bizitzen lehen lerroan
kokatzea.
- FEMINISMOAREN INTOXIKAZIO MEDIATIKO ETA ESTRUKTURALAZ JABETUARAZI, KONTZIENTZIAK ASTINDU, BETAURREKO MOREAK BANATU
Haurrekin
eta belaunaldi gazteekin eskuhartu behar dugun bezalaxe, nire ustez
hezkidetzaren esparru ahantzietako bat ere ekarri behar dugu
eguneroko agendara: helduon mundua, hain zuzen ere. Honetan esku
hartu ezean, alferrikakoa izango baita eskoletan edo hezitzaile gisa
dihardugun eremuetan eragiten saiatzea. Egunaren ehuneko zatirik
handiena, sistema kapitalista patriarkalaren jendartean murgilduta
pasako dute gure txikienek, eta hots, ezinbestekoa dugu kontzientzia
feministak astintzea, intoxikazio mediatikoak salatzea, eta diskurtso
erasokorrak salatu eta gelditzea. Hau da, ahalik eta betaurreko more
gehienak zabaldu behar ditugu jendartean (familian, auzokideen
artean, eskolaz kanpoko ekintzetan, merkatalguneetan...)
Joan
den urteko postak begiratzeko hartu dudan tartean, Maitek idatzitako
“Feminismora bidean norbere buruarekin borrokan” artikulua
aurkitu dut, eta gogoeta arina eta ederra iruditzeaz gain, material
eta bideo batzuk aurkitu ditut, nire buruan bazeundenak, hor nonbait,
kaxoiren baten gordeta. Gustu handiz berreskuratu dut “Arrakalak”
dokumentalaren hausnarketatxoa, edota Miren Amuriza Plaza
feminista aktiboaren inguruko biografia azkarra. Bere ekarpenak
ikaragarri onak iruditu zaizkit beti. Hasi plazako emakume izatetik,
jarraitu unibertsitateko irakasle gisa, eta nola ez, egunerokoan
Berria egunkarian uzten ditun ale politen irakurle fidela naiz ni.
Bere hausnarketa feministak aktualitatearen puntan dauden honetan,
ezin ahaztu emakume gazte honen potentzialtasuna eta erreferentzia
ukaezina. Orain gutxi berreskuratu nuen bere proposamenetako bat,
gabon kantei ere buelta emanez...
Emakume
erreferentzialak topatzeko GABILTZA - Euskal Herriko Emakume
Aritu eta Adituen Datubasea sortu zuten orain gutxi. Han aurki
ditzakegu, urrutirago joan barik, emakume feminista andana. Eider
Olazar Elduaien eta Oihana Etxebarrieta Legrand kazetarien ekimenez
abiatu zen eta emakumeok hitza hartu eta lau haizetara zabaltzeko
giltza izan zen proiektutxo hau. Subjektu pasibo izatetik subjektu
aktibo izatera pasa nahi dituzte horrela bertako erreferente asko,
eta are gehiago, unibertsitate eta titulu ofizialdun horietatik
harago joan dira ekimen honetan, aritua izateak, sarritan, aditu
bilakatzen baitu norbera zeregin edo eremu konkretu batean.
Emakume
feministen zerrendan euskaldun bat hautatzeko gogoa izan dut posta
idazten hasi naizenetik, eta asko datozkit burura. Hala ere, Estitxu
Eizagirre Kerejeta (Hernani, 1979) Argiako Zuzendaria aipatzea
gustatuko litzaidake.
Niretzako
egun erreferente handia den pertsona da bera, horizontala, umoretsua,
azkarra, talde lanekoa, kolektiboa ikuspegi emozionaletik zein
profesionaletik zaintzekoa, arlo pertsonala eta soziala
orekatzekoa... eta batez ere, feminista. Bere egunerokoa feminismotik
eraikitzen duen aktibista transgresorea.
2013tik
Argiako zuzendaritzan dihardu buru belarri, eta kazetaritza
ezkerretik, behetik eta euskaraz egiteko gaitasuna eta
profesionaltasun ikaragarria erakutsi du geroztik. Taldea zuzentzeko
modu arduratsua erakutsi du beti, botere harremanak ahalik eta gehien
indargabetu eta lan egiteko beste modurik badela demostratu du orduz
geroztik. 20 urterekin lotu zitzaion hedabide honi, eta bertan hezi
izan da kazetari gisa. Hekimen eta bestelako hedabide euskaldunen
topagune zein proiektuetan ere murgildu izan da eta agerkariaren
diskurtsoa zein ikuspegi orokorraren gidari izan dugu. “Asmatu
denok asmatzen dugu, eta hanka sartu denok sartzen dugu, gero niri
aurpegia ematea tokatzen zait, baina horretarako prest nago” zioen
kargua hartu baino lehenagoko hilabeteetan.
Geroztik
feminismoak ere leku zabala du Argiaren baitan. Baina batez ere,
barne funtzionamenduan eta langileon ikuspegi profesionalean
txertatzeko apustuak egiten du handi eta iraultzaile kazeta
txiki-handi hau.
Ez nuke posta bukatutzat eman nahi, hedabide txikinek ere egiten duten lan handia goraipatu gabe. Esaterako HamaikaTBren eskutik IDEMtitateak:
dokumental saio interesgarriak ekoitzi ziren orain gutxi, eta Argian ere, besteak beste, leku nabarmena izan dute azkeneko urteetan. Zeozer aldatzen ari garenaren seinale!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina