2017/11/13

DENOK IRABAZLE







Femenino
Eta
Maskulino
Intersekzionala
Nahiago.
Irakurri
Sustatu
Mugi
Oroitu
Aldarrikatu
Kontzientziatu




Feminismoa zer den jakin gabe ere, emakume gehienok nabaritzen dugu gizonak gure gainetik jartzen dituen sistema batean bizi garela. Feminismoa hori aldatu nahi duen olatua da, eta gu, emakumeak, olatu horretan bizi garen surflariak.

Aurreko edizio batean http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/11/feminista-izatea-beti-al-da-eroso.html ikastarokide honek aipatzen duen bezala, askeago sentiarazten nau genero kontzientzia izateak, eta horren alde borrokatu nahi dut.


Horretarako, nire inguru hurbilean hezitzaile bezala bi gai "feminista" hauek landu nahi nituzke: Alde batetik, FEMINISMOA ZER DEN, eta beste alde batetik, FEMINISMOA NOLA AURRERA ERAMAN.

 



FEMINISMOA ZER DEN landuko nuke, uste dudalako oraindik ere jende askok feminismoa emakumearen gailentasunarekin lotzen duela, matxismoaren konparaketa eginez, eta oso erraza dela horretan erortzea. "Hembrismoa"-rekin nahasten dute feminismoa. Hitz horrek gizonekiko mespretxua eta sexu diskriminazioarekin lotura dauka bere hasierako definizioan, matxismoaren analogia moduan sortua. Wikipedian https://es.wikipedia.org/wiki/Hembrismo hitzaren adiera ezberdinak azaltzen dira, definizio alternatiboak, nire ustez koherentzia handiagoa daukatenak hitzarekin. Txertatu nahiko nuke baita ere Irantzu Varelak termino honi buruzko egindako bideo bat, asko gustatu zitzaidana.


 


FEMINISMOA AURRERA ERAMATEKO gugan hasten den borroka bat dela azalduko nuke. Ikasitako guztia eta errotuta ditugun jarrerak ez onartu eta aldatzeko kontzientzia hartu behar dugula. 
 
 


Bukatzeko, Kattalin Miner aukeratu dut emakume feminista esanguratsu moduan. Ez nuen ezagutzen, baina “Nola heldu naiz ni honaino” liburua idatzi eta bere izena ezaguna egiten hasi zen, eta berari buruz gehiago jakin nahian, euskal herrian feminismoarekin konpromiso handia duen kazetari eta idazlea dela deskubritu dut. Ez da pertsonaia mitiko edo famatu bat, baina gaur egungo errealitatean bizi den euskal gazte bezala bere ibilbidea eta esateko dituenak jarraitzeko modukoak direla iruditu zait.
 
 
Hona hemen berak beste emakume batzuekin batera egindako bideo dibertigarri eta original bat, etorkizuneko euskal estatu feminista irudikatzen duena. Barre batzuk egiteko!
 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina