2018/11/20

LEGEDIA EZ DA ERREALITATEA BAINA URRATSAK EMATEN LAGUNTZEN DU


Legeek aurreikusten dituzten hainbat aspektu oso onuragarriak dira hezkidetzaren ikuspuntutik: heziketa afektibo-sexuala eta harreman orekatu eta osasuntsuak bultzatzea ikastetxeetatik, genero-indarkeriaren aurka egiteko protokoloak eraikitzea eta aplikatzea, orientazio-laboralean estereotipoak baztertzea, eduki kurrikularren birpentsatze eta birformulatze lana... Alabaina, zehazten diren neurriak nahiko orokorrak dira eta faltaN botatzen da hezkidetzan aurrera egiten lagunduko luketeen presioak. Esaterako: testu-liburuetako gizon eta emakumeen errepresentazio orekatuaren kontrol mekanismorik ba al dago argitaletxeek hau betetzen dela ziurtatzeko? 

Hona hemen lagin bat:




Edozein kasutan, erakundeetatik berdintasunaren alde azken hamarkada honetan egin den esfortzu nabarmena isladatzen du legediak. Nolabait ere, hezkidetzak duen beharraren onespenaren aitortza izan delarik. Eta hori ez da gutxi.


Hitz jolas honen bitartez adierazi nahi izan dut nola hezkuntza arloko lege nahiz plan guztien azken gauzatzaileak irakasleak gara. Alegia, landa-lana eta esperimentazio zuzenaren erantzuleak. Eta maila honetan, pertsonaz-pertsona desberdinatasunak igar daitezke hezkidetzarekiko interes eta inplikazio mailan. Baina pozgarria da ikustea gero eta konplize gehiago dituen erronka dela. Feminismoaren aldarriei heltzeko beharra somatzen ari diren konplize berri sorta.


Iazko post-en artean, Patricia Oregirena ikustea gomedatzen dut. Mezu soila, baina aldi berean mamitsua du. Eta estetikoki oso-oso erakargarria da:

ETA BERAK ESAN BEZALA... AURRERA HEZKIDETZA!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina