Baditugu ikastetxeetan sistematikoki urtearen zehar ospatzen diren hainbat jai eta ospakizun. Hauetako batzuk tradizioarekin lotutakoak izanik, Euskal Kulturaren izenean, prestatu eta gauzatzen ditugu benetako hausnarketa egin gabe. Esate baterako, Olentzeroren etorria. Lehenengo edizioko Elok diona:
burutik pasa zait, hau da, ze analisa kaskarrean geratzen garen eta zer eta nola ari garen ospakizunak lantzen hezkidetzaren izenean.
"Hariak eteten" izeneko posta asko gustatu zait:
Garazikin bat nator, kontzinentziazio kanpainak geroz eta sarriago ditugu. Hauek laguntzen digute hariak eteten. Oso argia iruditu zait berak azaldutako mapa edo eskema non ikus dezakegu zer diren ospakizunak, zeintzuk diren egun bereziak, zeintzuk egun moreak, zeintzuk opor aurrekoak eta nola bihurtu ditzazkegun parekide...
Ikastetxeetan izan beharreko erronkak hauek izan daitezke:
- Urtez urte antolatzen eta ospatzen ditugun festa eta jai egunen azterketa egitea.
- Tradizioari lotutako jaiak ikuspegi kritikoz aztertzen ikasi behar dugu, ondoren ikasleei irakasteko.
- Jai eta festa hauetan emakume eta gizonen parte hartze parekidea bultzatu, bai antolatze lanetan,bai festa bertan. Horretarako behar diren estrategiak bilatu behar ditugu.
https://www.youtube.com/watch?time_continue=125&v=V54DI3sYBgo
Ez da nahikoa curriculumetan idaztea, kontuan hartu eta egiten direnen ebidentziak behar ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina