2018/11/18

Jaiak bai, borroka ere zai

Ez ez, izenburua ez dago gaizki idatzia. Izenburuaren lelo originala zaharra da "jaiak bai, borroka ere bai" dioena alegia. Bertsio gaurkotu eta aire frexko piska baten beharra somatu dut esaldia burura etorri zaidanean. Jaiak egun libre gisara hartzen dira, hau da, ardura gabe parranda egin dezakegula sinesten dugu, eguneroko joan-etorri eta  gora-beherak alde batera utzi eta bizitzan parentesi bat sortu ahalko bagenuke bezala. Badirudi jaietan dena dela zilegi, baita gure printzipio moralei jaramonik ez egitea ere.  Parranda ederki dago eta arazoak alde batera uztea ere bai, gatazka sortzen da ordea pertsona batzuei arduraz ekitea ahazten zaienean. Eta ardura diodanean, ez naiz hari bazkari herrikoiean sukaldatzen nor egongo den erabakitzeaz, ezta txosnan goizaldeko 7rak arte lanean nor egongo den erabakitzeaz, arduraz hari naizenean, dezentziaz hitz egiten ari naiz.





Jarrera ezaxolati honetan argi eta garbi ikus ditzakegu gure gizartea egituratzen duten balioak zeintzuk diren. Hor gabiltza pertsonok, erabat alai eta inork epaitzen ez gaituen sentsazioarekin, hortxe ateratzen da gure onena eta baita gure txarrena ere, egunerokoan (batzuetan) hartzen diren neurri moralei muzinik egin gabe. Noski, hor ikusi ahal ditugu erraietararte sartuta ditugun ohitura eta ekiteko modu desberdintzaileak. Gauza txikienetan ere atzematen direnak: nor hasten den ekintza bat antolatzeko iniziatiba hartzen, prozesuan bertan nork hartzen duen parte, zeintzuk diren bakoitzak betetzen dituen ardurak, nork daraman pertsonen zaintza jaietan zehar, eguerdiko poteo eguzkitsuetan nor dabilen gehiago tabernetan, nor gogoratzen den haurren koadrila eguna dela eta blusa garbitu beharra dagoela eta abar luze bat.

Zer egin honi dagokionez ezta? Betiko buruhaustea...Bada agian, jaietan borroka ZAIN izatetik, berriro ere jaietan borroka EGOTERA pasa beharko genuke. Norbanakoak hontaz kontziente izatea baldin bada ere idealena, jakin badakigu ez dela errealena. Eta hortxe doa proposamen ausart bat: talde antolatzaileetan, pertsona baten figura egotea (emakumea noski) "txikikeria" guzti hauetaz jabetu eta taldeari honen berri emango diona. Honela, desberdintasun hauek talde eztabaida gisa planteatu eta eredu berriak sortzera bideratuko diren eztabaida guneak ireki. Eta oztopoak uste baino gehiago izango direnaren susmoa daukat, besteak beste: matxito reboluzionarioen kexa petralak, horretan denbora pasatzea lehentasuna ez denaren ustea (matxitoen eskutik egina ere iruzkin hau noski) eta gisa hontakoak. Horretarako pazientzia beharko dugu neskak!

Ildo honetatik jarraituz, asko gustatu zait Janire Itsasoren sarrera, hasieran Maggie Bullen antropologaren zita bat erabiltzen duelako eta nire ustez, begirada antropologikoa oso beharrezkoa delako bai jaietan eta baita egunerokoan ere. Baita Emma Goldmanen esaldia ere!









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina