Pasaden urteko post bat aukeratu dut. Fionak idatzitakoa. Zergatik?. Euskal Herriko
jaietan ematen diren arazoei buruz erreflexioa egiten duelako eta modu
pertsonaletik abiatuta. Askotan erreflexionatu dut honen inguruan, gure
herrietan sortzen diren arazoak ikusita eta ematen diren ospakizunek sentsua
pixka bat aztertuta. Ez ditut ulertzen tradizioaren izenean egiten diren
aipamenak eta mantentzen diren moduak. Nik galdera bat egin nahiko nuke: zertan
aldatuko litzateke ospakizuna, parekotasuna kontuan izango bagenu?. Hau da,
neskak eta mutilak modu BERDINEAN parte-hartzeko aukera bermatuta izango
balitz. Ba oso erreza; ez zen ezer aldatuko, nahi zuenak parte hartuko luke eta
nahi ez zuenak ez. Beste guztia berdin jarraituko luke.
HAU?
EDO HAU?
Aste honetan
topatutako baliabide batzuk
Eremu hezitzailean, hainbat esparruetan bezala, asko egin da azken
urteetan. Kontua da noraino garen eraginkorrak eta noraino egiten diren
jarduera eta esku-hartze guzti horiek ez ote diren diluitzen gizartean dauden
estimuluekin.
Nire ustez, lan ardatzak oso ondo
identifikatu behar dira eta plan oso bat antolatu, benetan eraginkorrak izan
nahi badugu. Nire kasuan, adibidez, konturatzen ari naiz, aurten egiten ari
garen esku-hartzeek oraindik ez dutela gorputz oso bat. Espero dut datorren
ikasturterako hori hobeto antolatzea. Hori izango da nire erronka.
Bukatzeko, umorea eta irria!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina