Lan astuna da, legeak
irakurtzea, are gehiago dena ulertzea, baina gehien harritu nauena, ia alor
denak jada legeetan jasota daudela ikustea izan da: parekidetasuna; tratu onak;
estereotipo sexista eta bereizkeriak ezabatzea; gatazkak modu baketsuan
bideratzea; curriculum eta material didaktiko hezkidetzaileak izatea; etxeko lanak, autozaintza eta pertsonen
zaintza ezagutzea; pertsonalaren trebakuntza…
Argi dago legeak bere
osotasunean beteko balira, honez gero bereizkeria eta tratu txarrak desagertuak
egongo zirela gure inguruetan, baina zoritxarrez ez da hala gertatzen. Argi
dago legearen babesa beharrezkoa dela eta zilegitasun handiagoa ematen dio
parekidetasunaren aldeko borrokari, baina atentzioa ematen dit oraindik ze
merke ateratzen den legea ez betetzea gai batzuetan. Eta zigorren aldekoa ez
naizenez, zalantza daukat nola bete arazi dezakegun eta bururatzen zaidan bide
bakarra ondorengoa da:
Iazpo post-en artean, Patricia Oregin “Hezkidetza sustatzeko legedia” hautatu dut. “Piktochart”
deritzon programa batekin oso erakargarria den murala osatu du, bertan
barnebiltzen ditu hezkidetzan jorratu beharreko gairik garrantzitsuenak eta
amaieran denbora behar bada ere, gaur egun egiten ari garen lanak, fruituak
emango dituenaren esperantza azaltzen du. Bat egiten dut esperantza horrekin,
inurri lanetan bagabiltza ere, gero eta inurri gehiago garelako bazter
guztietan.
Egiari zor, ez naiz lege
irakurle zalea, beraz ez nuen inongo artikulurik ezagutzen, baina oso
esanguratsua egin zaizkit, 2005eko Euskadiko Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerako Legeak bere 28. artikuluan, Hezkuntza-politika publikoen helburuetan jasotzen dituenak:
“sexuaren
araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala
eskaintzea, bereizkeria-mota oro
baztertzea, eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta
profesionala bermatzea. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean.”
Argi dago arazoa non
dagoen identifikatua daukagula, irtenbidea nondik datorren ere bai, beraz nola
heldu irtenbideari?
Nire
iritziz parekidetasun errealera iristeko dauzkagun erronka nagusiak ondorengoak
dira:
1.-
Eskoletan, irakasle eta gainontzeko
langileek (jangelakoak, atezainak, hezitzaileak…) sentsibilizazio eta prestakuntza trinkoa
jaso behar lukete. Nolabait denak sentsibilizatzea lortu beharko genuke. Nahiz
eta gero eta pertsona gehiago izan jarrera baikorra dutenak, oraindik
erresistentziak topatzen dira profesional batzuen aldetik. Gai hau ezin da izan,
bakoitzaren borondatearen araberakoa edo momentuan suertatzen den zuzendaritza
edo irakasle taldearen araberakoa. Administrazioaren aldetik bultzada indartsua
behar da, eta esan bezala pertsona formatuekin. Formazioak ere trinkoa izan behar du, gutxitarako balio
du, urtean 4-8 ordu hezkidetzara bideratzea.
Etorkizunerako
irtenbidea izan daiteke, irakasle-eskola
graduetan Hezkidetzan gehiago sakontzea, baina nola trebatuko dira, DBHra edo
unibertsitatera doazen beste graduetako irakasleak?
2.-
Material didaktikoetan, Hezkuntza-administrazioek
dute estereotipo sexista eta bereizkeriazkoak ezabatzeren ardura.
Errepresentazio orekatua eta ez estereotipatua ematea lan erraza ikusten dut,
oraindik amaitu gabe egoteko. Behar izanez gero isunekin ere lagun daitekeela
iruditzen zait, argitaletxeak mugitu eta materiala moldatu dezaten.
Era guztitara, ikasleen espiritu kritikoa eta bereizkeriak ikusteko betaurreko moreak, Yolanda Arton "legedia arakatzen" post-ean erakusten digun fitxategi errazarekin lortu dezakegu.
3.-
Mundu honetan medioek zein indar handia duten ikusirik, administrazio
desberdinek sexismoa, bereizkeria eta
matxismoa zer den azalduz iragarki gehiago egin beharko lituzkeela
iruditzen zait. Gazte eta ez hain gazteek, gehiegitan erreproduzitzen ditugu
rolak eta tratu ez onak, zertan gabiltzan jakin gabe.
Ondo
izan
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina