Argi dago jaiak eta
ospakizunak bizitzaren erdigunean daudela, askotan emozio karga handiarekin eta
normalean gogoz itxaroten ditugun egunak izaten dira, gaztaroan batez ere.
Horregatik, funtsezkoa da jaiak ere, parekideak izatea eta emakumeen parte-hartzea ahalik eta handiena
ahalbidetzea, beti ere rol eta
estereotipoak gaindituz, segurtasuna
bermatuz eta beharrezkoak diren aldaketak eginez. Tradizioa ezin du inoiz
aitzakia izan, beharrezkoak diren aldaketak ez egiteko.
Iazko posten artean Artaldetik
at-ek idatzitako “Dantzatzen ez badugu, hau ez da gure
iraultza” izenburua
duena aukeratu dut. Miren GUILLOren paragrafo batekin hasten da eta
bertan “Subertsioz eta plazerez
ehundutako harremanak eta gorputzak gara festetan. Afektuak, konplizitateak,
barrea eta dantza. Aitzitik, jendarteko gatazkak eta desberdinkeriak ere
islatzen dira haietan.” jasotzen du, ondorioz analisi eta
gogoetarako pribilejiozko lekua dela dio. Azken finean jaietan
egunerokotasunean gertatzen dena errepikatzen da eta kasu batzuetan biderkatzen
da. Inhibizioak eta lotsak arintzen direlako eta modu zuzenak gainditzeko
baimena dagoela dirudielako.
Herriko festetarako
prestatutako bi bideo ere eransten ditu bere post-ean, Azpeitiko Txitximore taldeak egindakoa,
originala eta ederra iruditu zait.
“eraso sexistarik ez"
Jai eta ospakizunak
parekideagoak izan daitezen, hainbat atal zaindu beharko lirateke:
Ø Umorea ezinbestekoa ikusten dut baina argi, zertaz barre egiten dugun.
Ø Musika, zaindu letrak eta mezuak, saiatu talde parekideak edo emakume hutsez osatutako taldeak ekartzen.
Ø Kirola sartzen bada, ondo aukeratu zein kirol, trebetasuna
indarraren gainetik jarriz, lehiakortasunaren ordez parte-hartzea bultzatuz,
eta talde mistoak sustatuz.
Ø Jaien diseinuan emakume eta talde feministen partaidetza sustatu.
Ø Jai eremuetan, emakumeen segurtasuna bermatu beharko litzateke, beldurrak parte hartzea mugatzen
duelako. Zoritxarrez oraindik brigada moreak behar
ditugu, baina guztiz komenigarria talde hauek formazioa jasotzea eta
protokoloen jakitun izatea.
Ø Horretaz gain, emakumeen ahalduntzea ezinbestekoa da, sareak sortu eta sustatuz. Ikastetxeoi
emakumeak ahalduntzen lan egitea dagokigu, azken finean pertsonak bizitzarako
hezi behar ditugulako (beste eragile batzuekin batera).
Ø Hezkidetza ezagutzera emateko tailer, antzerki, ipuin
eta abar jaien egitarauan barruan kokatu, jendeari gaia hurbiltzeko, ahal
dela umoretik, egun seinalatu horietan are eta presenteago edukitzeko.
Post desberdinak irakurtzen
ari nintzela “La algarabia”ren olerki euskaratua topatu dut eta interesgarria
iruditu zait hona ekartzea. Olerki honekin adierazi nahi dudana da, batzuetan
egiteko oso zaila ikusten den zerbait, aldamenekoari “itzartuz” hasten dela, eta
konturatzerako olatu ikaragarria sortzen dela.
“La algarabia” olerkia
euskaraz
“Itzarrik
dagoen andre batek
beste andre bat
itzar dezake.
Bigarrenak
ondokoa itzartzen du.
Eta
hirugarrenak herri osoa itzar dezake.
Eta denen
artean sortutako
astrapalak
gizateria guztia itzar dezake.
Eta mundua
goitik behera irauli.
Begietan
egunsentia daroan Andrea
azkenik
biderkatzen da.”
Ondo izan
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina