2019/11/11

NONDIK- NOR- NORA: iragana-oraina eta geroa





NONDIK GATOZEN JAKIN , NOR-NORTZUK GAREN ETA NORA GOAZEN ASMATZEKO

Nik ere abiatu nahi dut Rosario Carrasco eta Ana Cubilloren hitzetatik, oso aproposak iruditzen zaizkidalako: "feminismoa: gaur egun agintzen duen gizarte-sistema, patriarkatua, salatzen eta hautsi nahi duen MUGIMENDU sozial, politiko, filosofiko, ekonomiko eta kulturala da. Bere helburua emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzea"
Mugimendua den heinean,ezinbesteko iruditzen zait mugimendu horrek izan duen ibilbidean , izan dituen ibilbideetan arakatzea, izan ere tokian tokiko formak hartu ditu eta hartzen jarraitzen du, errealitate ezberdinetara egokituak.

Hona hemen gure historia deskubritzen lagunduko digun lan bikain bat, ezinbestekoa NONDIK GATOZEN jakiteko:

 
 "Liburu honek  mundu bat erakusten digu: elkarrekiko harremanean sortzen den politikarena, jendartea kohesionatzen duen praktiukarena, errealitate berriak sortu dituen ahaleginena.Hau da, egiturazko aldaketak behartu duen mugimenduarena..."(1)

Gure iragana deskubrituz gero , goazen bada, NOR-NORTZUK GAREN aztertzera:                                         Https://youtu.be/bX6GGhbzKVM



Resultado de imagen de jardunaldi feministak 2019


ondoren NORA goazen ondo definitzeko:    https://youtu.be/6gFil4bxr74
 



Euskal Herriko Jardunaldi Feministak
Euskal Herriko Jardunaldi Feministak mugimendu feminista autonomoak mugimenduaren ildo estrategiko nagusiak eztabaidatzeko antolatutako jardunaldiak dira. Lehenak, 1977ko abenduan izan ziren Leioan eta 3000 emakume bertaratu ziren. Geroztik, momentu ezberdinetan jardunaldiak antolatu izan dira, 1984an eta 1994an EHUko Leioako Campusean, eta 2008an Portugaleteko Nautika Eskolan, eta Euskal Herriko feministontzat zita garrantzitsua izan da beti, hitzordu guztien arrakastak erakutsi digunez.
Urte luze hauetan, askotarikoak eta oso anitzak izan dira bertan izandako eztabaidagaiak, unean uneko errealitate eta premiei erantzuten zietenak: sexualitatea, abortua eta antisorgailuak, bortxaketak, familia-plangintza, medikuntza eta emakumea, patriarkatua, militantzia eredua, lana eta lanaren banaketa, hezkidetza, aurrera begirako alternatibak, zientzia, osasuna, militarismoa, pornografia, indarkeria sexista, gorputzak eta identitateak… Halaber, gai hauek guztiek jardunaldien helburu nagusiei erantzun izan diete, hala nola, hausnarketa teoriko kolektiboari, talde feministen elkar ezagutza eta saretzeari…
Ordutik hamar urte pasa dira, eta V. Jardunaldien erronkari eutsi diogu.
 
Bestalde, nere inguru hurbilean prestakuntza akademikoan inork ez du gogoratzen feminismoa eduki moduan landu izanaz...zer pentsatua ematen du horrek ezta...?
 
 
Aurreko edizioetatik Marinak, 2015ean egindako sarrera aukeratu dut, egin dudan ekarpenarekin bat datorrelako:
 
Bertan iraganeko emakume borrokalariei eskerrak eman ondoren Marinak zerrendatzen ditu, alde batetik, lortutako borrokak eta bestetik, etorkizuneko erronkak.
 
Bukatzeko aipatu nahi ditut bertakoak eta nere generaziokoak diren bi emakume feminista: Edurne Epelde eta Miren Aranguren, gure genealogia feministak liburuaren egileetako bi.Gertutik jarraitu ditut eta gazte izanagatik ere, lan itzela egin dute azken 20 urteetan euskal feminismoaren baitan, kalean, antolakuntzan, dokumentazioan, sorkuntzan, formakuntzan...txapela kentzeko modukoak.
 
mila mila esker bidea argitzeagatik!!!!
 
 
ainara
 
 




 
 




 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina