2019/11/10

Feminismoa, askatasunaren aldarrikapen






Feminismoa, emakumeek, gizonek bezain libre izan behar dutenaren uste osoa da. Interdependienteak izanik, denok gara patriarkatuaren seme-alabak. Eta asunto hau, kolektiboa da. Horregatik, aurreko edizioetako ekarpen bat aukeratzerakoan, idea hau azpimarratu duena aukeratu dut : 

 “Arazo pertsonalak ziruditenak, kolektiboak direla ikusi dut, eta kolektibizatu behar ditugula ikasi, interdependienteak garela bata bestearekiko, eta beraz, ingurukoen beharra daukagula. Ikusi dut, patriarkatuan denok garela umezurtz”


Nire inguruan prestakuntza akademikoan zehar feminismoa curriculum eduki gisa aipatu izan didate. Batzutan akademian, EHUko Berdintasun masterra egin duten pertsonen aldetik  edota EHU Hezkidetzan Esku Hartzen (@HezkEH ) ikastaroa egin dutenen aldetik. Irakaskuntzako langileak  edo berdintasun teknikarien perfileko pertsonak.







Beste erakundeetatik ere, feminismoaren inguruko ikastaroak antolatu izan dira, Donostiako Tabakaleran eskainitako Pedagogia Feministari buruzko mintegia bezala. Edota Donostian urtero antolatzen den “Feministaldia” ekimena. Denak dira curriculuma? Baietz esango nuke, formala eta ez formala. Hezkuntza munduan hezkuntza formala eta ez formalaren arteko zubiak eraikitzea garrantzitsua da. Eremu ez formalean entzuten da batez ere “feminista” hitza. Momentuz, akademian, “hezkidetza” eta “genero ikaskuntzak” hitzak azaltzen dira.
Hezkuntza ez formalean, ML. Estebanek leku  garrantzitsu bezala aipatze dituen  “Emakumeen Etxe”etan ere jabekuntza eskolak  antolatzen dira: Donostiakoan, Teoria feminista tailerra edota Irakurke eskola Feminista eskaintzen dituztenak, adibidez.





Emakume feminista bat aipatzekotan, Marta Macho aipatuko dut.

2012tik aurrera txiolari ari da, besteak beste, emakumeak eta Zientziari buruzko ekarpenak eginez.  Ahotsik gabe eta ikustezinak izan diren emakumeen bizitza eta eragina azpimarratzen ditu. Eta hezkuntzarako material didaktiko interesgarria izaten ari da. Erreferente anitzak behar ditugulako eta etengabeko ekarpenak behar ditugulako. 

Modu kolektiboan ari den taldea aipatzerakoak, wikiemakumeok aipatuko nuke. Gure Instituetako ezinbestekoak diren ekarpenak euskeraz egiten dituzte. M. L. Estebanek esaten duen bezala, ezagutza kolektiboa da eta denon artean eraikitzen da. 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina