2019/11/14

TOPA! JAI ETA OSPAKIZUN HEZKIDETZAILEEN ALDE!


Jaiei edo ospakizunei buruzko hausnarketatxoa doakizue ondorengo lerrootan.

Hasteko, horra hor, egin dudan AKROSTIKOA:




 Aurreko ikasturteko postetatik, asko gustatu zaidana #ItziarIrigoienena izan da: http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/ospakizuna-betor-ospakizuna.html 
Izenburua deigarria iruditu zait, aurkeztutako hitz-irudia ederra begitandu zait eta egindako hitz-irudi laburpena, bikaina. Oro har, erakargarria eta esanguratsua Itziarrek egin zuen lana eta berak jarritako  erronkekin guztiz bat nator.
Bestalde, KONTURATU NAIZ jai askoren  jatorria nik behintzat, ez jakiteaz gain, aldatu egin dela benetako zentzua jai edo ospakizun askotan eta euretako asko kontsumismoarekin oso lotuta daudela gaur egun, esaterako AMAren edo AITAren egunak, San Valentin eguna.... USTE DUT oso interesgarria litzatekeela jai edota ospakizun garrantzitsuen jatorria jakin, hausnartu eta hezkuntzan horren esku-hartzea egitea. GEHIAGO IKERTUKO DUT, hots, astiarekin egutegia hartu eta nik neuk, behinik behin, parte hartzen dudan jai edo ospakizunen jatorria zein den aztertu nahi dut.

Beraz, arestian aipatutakoa eremu hezkidetzailean lantzeko erronken artean, ondorengoak leudeke: 
  • Gai hori Hezkidetza II. Planeko zein helbururekin lot daitekeen ikusi eta planean txertatu.
  • Ikastetxeko Hezkidetza batzordetik sustatuta, ospakizunen zerrenda bat egin eta genero ikuspegia duten edo ez ikusi. 
  • Ondoren, ospakizun horiek genero ikuspegirik ez badute, hausnarketa egin eta genero ikuspegia izateko beharrezkoak diren ezaugarrien zerrenda bat sortu.
  • Klaustroan zerrenda ezagutzera eman.
  • Mintegika edo zikloka, genero ikuspegia txertatu ahal izateko zerrenda kontuan hartu eta  jardueren bidez edota erronka-egoeren bidez ikasleekin landu.
  • Hezkidetza II. Planean hasieran zein helburu aukeratu zen ikusi,  adierazleak hartu eta egindakoaren ebaluazioa egin.                                                                                                                                             Amaitzeko, "DENONTZAKO JAIAK" izenburuarekin, 2013ko udan, Uxue Alberdik ARGIA aldizkarian argitaratu zituen bertsoak doazkizue, asko gustatu baitzizaizkidan: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2379/denontzako-jaiak


 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina