2019/11/11

Gorputz oprimitu guztiak


Josebe Iturrioz transfeminismoaren erreferentearen aipuetan oinarritu naiz definizioa kartelera eramateko, dagoeneko intersekzionalitateari buruz ari baikara hitz egiten.

Partekatzen ditut jarraian datozen bere hainbat adierazpen, esan bezala, Joseberen hitzek laguntzen baitidate argi ulertzen jada feminismoa, diskurtso oprimituak barne hartzen dituen ideia eta borroken bateratze-gune dela: diskurtso postkolonialak, aniztasun funtzionalaren diskurtsoak, ekofeminismoak, herrialde desberdinetatik etorritako emakumeen ikusmoldeak, ”gorputz zapalduak, gorputz baztertuak, gorputz arrazializatuak, gorputz baliaezinak” dira mugimendu feministen subjektuak.

Horregatik, "feminismoak eta filosofiak proposatzen dituzten arazoen inguruko erantzunak emateko erreminta berria eta erabilgarria da transfeminismoa" bezalako argudioak, punta puntako jomugan kokatzen du gaur egungo paradigma.

Gehiago zehazte eta osatze aldera “ Ez dago identitate bakarra, ezinezkoa da identitate bakarra egotea, ezinezkoa da feminismoan subjektu bakarra egotea eta emakume bat izatea. Emakume asko daude subjektuaren azpian eta agian maritxuak ere badira mugimendu feministaren subjektuak, heteroarauetatik kanpo egon nahi duen gizon bat ere mugimendu feministaren subjektu izan daiteke, transexualak mugimendu feministaren subjektu izan daitezke” dio Josebe Iturriozek.

Aurreko edizioan Ainhoa Mendizabalek 2018an,  FeminismoaK…  izenez  idatzitako post-era hurbildu naiz “emakume feminista bat aukeratzekotan Silvia Federicci aukeratuko nuke. Badira urte batzuk "Caliban y la bruja" liburua irakurri nuela, eta oso sakona eta potentea iruditu zitzaidan” baitio. 

Silvia ezagutzeko nahia piztu dit eta hasteko berari eginiko elkarrizketak zer pentsa eman dit ekoizpena eta ugalketa Erdi Aroan, kapitalismoaren aurretik, bat zirela dionean, kolonialismoak eraman zuela patriarkatua Ameriketara e.a

Silvia Federicik "Calibán y la Bruja" liburuaz dihardu:  https://www.youtube.com/watch?v=t-YCzx9WnAs

Bestalde, neure inguruan pentsatzen hasi garenean prestakuntza akademikoan zuzenean feminismoa curriculum eduki gisa planteatzen nor izan genuen aitzindari, ziur aski oso modu kontzientean eta aldarri eginez,  orain dela 15 urte inguru Emakunderen bilkuretan, Gasteizen, Marian Moreno LLaneza-k parte hartu zuen batean ikusi genuen oso garbi. Ordura arte, zehar lerro bezala testuinguru batzuetan lantzen hasia zen, baina Marian Morenok euskarri bat eskaini zigun eta harrez gero asko tira egin genuen, berak zuen diskurtsoak irakasleak erraz erakartzen zituela baliatuz. Urteetan zehar aktibista erreferentziala eta bidelaguna izan dugu geure zonaldean.
 
Eta inguruan ezagutzen dudan emakume feminista bat aukeratzeko orduan Maialen Lujanbio Zugasti ekarri nahi dut hona, iruditzen baitzait bera bezalakoei esker feminismoaren kezkak oholtzan kantatzen hasi direnetik bertsolaritza aldatu dela eta baita publiko berri bat erakarri ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina