2019/11/11

FEMINISMOA: MUGIMENDU KOLEKTIBOA



FEMINISMOA: MUGIMENDU KOLEKTIBOA

Feminismoa zer den zehazteko Rosario Carrasco eta Ana Cubilloren hitzak hartuko ditut “gaur egun agintzen duen gizarte-sistema, patriarkatua, salatzen eta hautsi nahi duen mugimendu sozial, politiko, filosofiko, ekonomiko eta kulturala da. Bere helburua emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzea”. Garbi izanik, gizartea aldatzen doan heinean teoria desberdinak agertzen diren arren, gizaki ororen eskubide berdintasuna teoria guztien oinarrian dagoela.

Teoriak adina emakume; emakume asko eta mota askotakoak kontzeptua ere ezin ahaztu. 

"Nire ustez, mugimendu feminista zerbait bada, mugimendu kolektibo bat da, emakume asko eta emakume mota asko biltzen dituena. Ez dugu galdu behar kolektibotasuna: elkarrekin harremanetan gaude, eta horrela egingo dugu aurrera."

Artaldetik at-ek eginiko ekarpenak aipatu nahi ditut DENOK IRABAZLE kontzeptuarekin bat eginik. Izan ere feminismoak denon onura dakar. 







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina