2019/11/10

"FEMINISMOA DENON KONTUA DA"



 
ZER DA FEMINISMOA???


















Feminismoa denon kontua dela dio bell hooks idazleak, eta honela definitzen du: “Sexismoa, esplotazio sexista eta zapalkuntza deuseztatzeko mugimendu bat da”.  
Bell hooks-ek feminismoa denon kontua dela dio, eta Chimamanda Ngozi Adichie ekarri dit gogora, eta honen “Guztiok izan beharko genuke feminista” lana. Bertatik honakoa ekarri nahi izan dut gaur: “Hainbatek galdetzen dute: “Zergatik erabili feminista hitza?Zergatik ez esan giza eskubideetan sinesten duzula edo halako zerbait?”. Bada, ez litzatekeelako zintzoa izango. Argi dago feminismoa giza eskubide orokorren parte dela, baina“giza eskubideak” adierazpide generikoa erabiltzeak generoaren berariazko arazo berezia ukatzea dakar. Mendeetan emakumeak baztertuak izan ez direlako itxurak egitea da. Genero-arazoak emakumeak jomugan jartzen dituela ukatzea da. Tradizionalki, arazoa ez zela gizakia izatea, baizik eta sexu femeninoko gizakia izatea. Mendeetan, munduak bi multzo handitan bereizten zituen gizakiak, eta, jarraian, multzo horietako bat baztertu eta zapaltzeari ekiten zion. Bidezkoa da arazoaren irtenbideak horixe onartzea.”



Feminismoa zer den nire hitzekin definitzea ez zait erraza egiten, batez ere mugimenduak eta teoria ezberdinek historian izan duten bilakaera ikusita. Baina saiakera egingo dut:
Ingurune hurbileko 10 pertsonei honako galdetegia pasa diet Whatsapp bidez. 10etik 8k ez omen du inoiz feminismo hitza landu eskolan, beste bik baietz erantzun dute, baina ez eduki gisa, baizik eta zeharkako gai edo eztabaidagai gisa. Hau bigarren hezkuntzatik aurrera izan da, beti ere irakasgai edo irakaslearen arabera, baina etika aipatu dute. Hezkuntza eremutik kanpo, batzuk jai parekideen inguruan hasi ziren hitza bera entzuten, beste batzuk lagunei esker, edota inguruko emakumeen ahotik entzun eta ulertu dute feminismoa.
Honek guztiak foroan erabilitako Celia Amorosen bideoa ekarri dit gogora eta berak aldarrikatzen duen teoria feministen genealogiaren beharra.
Horregatik aukeratu dut aurreko ediziotako beste post hau, feminismoa eta erreferente feministak txikitatik ezaguraraztearen beharra aipatzen duelako. 


FEMINISMOAK: FEMINISMO ZURIARI KRITIKA

Azkenaldian feminismo dekolonialetik feminismo zuriari kritika egiten ari zaio. Eta interesgarria iruditu zait honen aipamenta egitea. Emakume kategoria genero gisa jada hitz koloniala dela uste dute, hala dio Oyeronke Oyewumik, adibidez, feministek ere “bide inperial batetik egin dute ibilbidea… kolonialismoa eta arrazismoak irekitakoa. Haien arrazazko abantailaz kontziente izan ordez, haien kulturak zenbat eboluzionatu duten, kuestioa hori izango balitz bezala jokatzen dute, eta horregatik, emakume afrikarrak zibilizatzen eta salbatzen ahalegintzen dira. Audre Lordek  uste du emakumeen arteko arraza ezberdintasunak eta ezberdintasun horiek suposatzen duten ondorioak ez ikustea edo kontuan ez hartzea, elkarren arteko mugimendu-gaitasunerako mehatxu larriena dela.

Argi dago feminismoaren aterkiak zabalagoa izan beharko lukeela. Horri egiten dio erreferentzia Brigitte Vasallok baita ere. Bere ustez, mugimendu feministan transen parte-hartzea zalantzan jartzea botere gehiegikeria da. Izan ere, mugimendu feministarentzat arriskua ez dira trans emakumeak, baizik eta mugimenduaren barruan dauden botere gehiegikeriazko dinamika patriarkalak. 
Marta de la Rocha, "Historia ilustrada de la teorĆ­a feminista"



Bukatzeko, funtsezkoak iruditu zaizki Ander Bergararen hitzok: “Gizonak botere posizio batean egon gara eta botere posizio horrek eman dizkigun pribilegioei gure egunerokoan uko egitea dagokigu: elkarbanatzea botere hori, aisialdia, zaintza... Hori da egin dezakeguna”






 

 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina