ZER DA FEMINISMOA??? |
Feminismoa
denon kontua dela dio bell hooks idazleak, eta honela definitzen du: “Sexismoa,
esplotazio sexista eta zapalkuntza deuseztatzeko mugimendu bat da”.
Bell hooks-ek feminismoa denon kontua dela dio, eta
Chimamanda Ngozi Adichie ekarri dit gogora, eta honen “Guztiok izan beharko
genuke feminista” lana. Bertatik honakoa ekarri nahi izan dut gaur: “Hainbatek
galdetzen dute: “Zergatik erabili feminista hitza?Zergatik ez esan giza
eskubideetan sinesten duzula edo halako zerbait?”. Bada, ez litzatekeelako
zintzoa izango. Argi dago feminismoa giza eskubide orokorren parte dela,
baina“giza eskubideak” adierazpide generikoa erabiltzeak generoaren berariazko
arazo berezia ukatzea dakar. Mendeetan emakumeak baztertuak izan ez direlako
itxurak egitea da. Genero-arazoak emakumeak jomugan jartzen dituela ukatzea da.
Tradizionalki, arazoa ez zela gizakia izatea, baizik eta sexu femeninoko
gizakia izatea. Mendeetan, munduak bi multzo handitan bereizten zituen
gizakiak, eta, jarraian, multzo horietako bat baztertu eta zapaltzeari ekiten
zion. Bidezkoa da arazoaren irtenbideak horixe onartzea.”
Feminismoa
zer den nire hitzekin definitzea ez zait erraza egiten, batez ere mugimenduak
eta teoria ezberdinek historian izan duten bilakaera ikusita. Baina saiakera
egingo dut:
Ingurune hurbileko 10 pertsonei honako galdetegia pasa diet Whatsapp
bidez. 10etik 8k ez omen du inoiz feminismo hitza landu eskolan, beste bik
baietz erantzun dute, baina ez eduki gisa, baizik eta zeharkako gai edo
eztabaidagai gisa. Hau bigarren hezkuntzatik aurrera izan da, beti ere
irakasgai edo irakaslearen arabera, baina etika aipatu dute. Hezkuntza eremutik
kanpo, batzuk jai parekideen inguruan hasi ziren hitza bera entzuten, beste
batzuk lagunei esker, edota inguruko emakumeen ahotik entzun eta ulertu dute
feminismoa.
Honek guztiak foroan erabilitako Celia Amorosen bideoa ekarri dit gogora eta berak aldarrikatzen duen teoria feministen genealogiaren beharra.
Horregatik aukeratu dut aurreko ediziotako beste post hau, feminismoa eta erreferente feministak txikitatik ezaguraraztearen beharra aipatzen duelako.
Honek guztiak foroan erabilitako Celia Amorosen bideoa ekarri dit gogora eta berak aldarrikatzen duen teoria feministen genealogiaren beharra.
Horregatik aukeratu dut aurreko ediziotako beste post hau, feminismoa eta erreferente feministak txikitatik ezaguraraztearen beharra aipatzen duelako.
FEMINISMOAK:
FEMINISMO ZURIARI KRITIKA
Azkenaldian
feminismo dekolonialetik feminismo zuriari kritika egiten ari zaio. Eta
interesgarria iruditu zait honen aipamenta egitea. Emakume kategoria genero
gisa jada hitz koloniala dela uste dute, hala dio Oyeronke Oyewumik, adibidez,
feministek ere “bide inperial batetik egin dute ibilbidea… kolonialismoa eta
arrazismoak irekitakoa. Haien arrazazko abantailaz kontziente izan ordez, haien
kulturak zenbat eboluzionatu duten, kuestioa hori izango balitz bezala jokatzen
dute, eta horregatik, emakume afrikarrak zibilizatzen eta salbatzen
ahalegintzen dira. Audre Lordek uste du emakumeen arteko arraza ezberdintasunak
eta ezberdintasun horiek suposatzen duten ondorioak ez ikustea edo kontuan ez
hartzea, elkarren arteko mugimendu-gaitasunerako mehatxu larriena
dela.
Argi dago
feminismoaren aterkiak zabalagoa izan beharko lukeela. Horri egiten dio erreferentzia Brigitte Vasallok baita ere. Bere ustez, mugimendu feministan transen
parte-hartzea zalantzan jartzea botere gehiegikeria da. Izan ere, mugimendu
feministarentzat arriskua ez dira trans emakumeak, baizik eta mugimenduaren
barruan dauden botere gehiegikeriazko dinamika patriarkalak.
Marta de la Rocha, "Historia ilustrada de la teorĂa feminista" |
Bukatzeko, funtsezkoak iruditu zaizki Ander Bergararen hitzok: “Gizonak botere posizio batean egon gara eta botere posizio horrek eman dizkigun pribilegioei gure egunerokoan uko egitea dagokigu: elkarbanatzea botere hori, aisialdia, zaintza... Hori da egin dezakeguna”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina