2019/11/10

FEMINISMOEI BURUZ HAUSNARTZEN


Feminismoaren definizio bat egiteko ideia-mapa[1] estrategia erabiliko dut. 




























Aurreko edizioetan feminismoen inguruko mcia ikastarokidearen posta http://hezkeh0506.blogspot.com/search?updated-max=2018-11-05T23:39:00%2B01:00&max-results=7) aukeratu dut, akrostikoa originala iruditu zaidalako eta, gizona naizenez, feminismoaren definizioan maskulinitate berrien auzia sartu duelako.
 

Galdetu diedanean nire inguruko lankideei prestakuntza akademikoan zehar feminismoa curriculum eduki gisa nork aipatu zuen, noiz eta zein ingurutan aitortu behar dut erantzuna oso parekoa izan dela, agian nire lankideak adin berdinekoak direlako. Gutxi gora behera, ibilbide akademikoa berbera izan dute: oinarrizko hezkuntza, batxilergoa eta unibertsitatea. Haiek diotenaren arabera, ez dute inoiz curriculumean feminismoaren ispilurik jaso. Feminismoaren mezua arlo akademikotik at lortu dute, militantzia dela-eta, edota komunikabideen bitartez. Onartu dute ez dutela fenimismoari buruzko prestakuntza teorikorik zein praktikorik.

Emakume asko eta asko aipa daitezke feminismoaren garapenean, halere, feminismoaren  4. olatuan dagoen Judith Butleren hausnarketak ekarriko ditut post honetara. Hona hemen Bartzelonan nerabeei emandako hitzaldi batetik ateratako  hainbat esaldi:
 



  • “Inor ez da iristen mundura 'pertsona' bat izanik. Gizakiok generoa dugunean bakarrik gara pertsona gisa onartuak. Baina generoak ez du zerikusirik gure anatomiarekin: "Sexua esleitzearen esanahi sozialak dira generoa".
  • "Generoa askatasun espazio gisa pentsatu behar dugu", eta gizon eta emakume izateko modu asko daudela ulertu”.
  • "Ez nago interesatuta nortasun bat izatean, afiliazioak izatean baizik". Heteronormatibitate patriarkalaren aurkako erresistentziak komunitarioa izan behar du: trans borroka ez da soilik genero-etsipena nahi dutenena, baita marjinen zehaztugabetasunean bizi diren guztiena ere; are gehiago, – eta agian bereziki – beren identitateak berdinen zapalkuntza bideratzeko balio izatea nahi ez duten pertsona zisgeneroena ere.”



[1] Mapa mentala hitzak, ideiak, atazak, irakurketak, marrazkiak edo beste kontzeptu batzuk adierazteko erabiltzen den diagrama bat da, funtsezko hitz baten edo ideia nagusi baten bidez errotik lotuta eta antolatuta dagoena. Buruko mapak oso metodo eraginkorra dira, informazioa ateratzeko eta buruz ikaste



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina