Justizia eta berdintasuna
definizioan batu ditut, feminismoaren zutabeak direla uste baitut. Ezin da
justiziarik egon gizon eta emakumeen artean berdintasunik ez badago. Ezin da berdintasunik
egon justiziarik ez badago, eta, horretarako, patriarkatua bere alderdi
guztietan aztertu eta suntsitu behar dugu.
Garbiñe Biurrun eta Txaro
Arteagaren hitzak kontutan haru ditut:
“Feminismoa berdintasunean oinarritutako
diskurtso juridikoa da, eta, justiziaren muinean ez badago, ez dugu benetako
justiziarik izango."
- Iturria: Garbiñe Biurrun, Berria,
2018
"Feminismoa funtsezkoa da
gizartean aldaketak bultzatzeko. Eta kontua da emakume zein gizonak liberatzen
ari garela."
- Iturria: Txaro Arteaga, Eusko news and media
Bertan honen inguruan eginiko hausnarketa pertsonala egiten du, bere
esperientzian oinarriturikoa. Neska gaztea zenetik, izandako bilakaera
pertsonala kontatzen du, eta nola egiten zioten kalte estereotipo femenino
zurrunak eta bere kanon estetikoak. Unibertsitatean Feminismoa ezagutu zuen,
eta Feminismoari esker eboluzionatzen joan zen eta askeagoa edo zoriontsuagoa
izatea lortu zuen.
Bideo bikaina erabili du emakumezkoen kanoi estetikoaren aurka eta
neskatoengan duen eraginaren kontra:
Inkesta txiki bat egin dut nirekin lan
egiten dutenen artean.
Bi erantzun mota egon dira, adinaren arabera: adineko pertsonek ez
zuten inoiz entzun feminismoa aipatzen unibertsitatera iritsi ziren arte.
Gazteenek, feminismoaz hitz egiten entzun dute, Historia ikasgaian, sufragismoa
ikasi zutenean.
Emakume feminista esanguratsu
bezala Irantzu Varela aukeratu dut. Bere lana
bikaina eta ausarta hainbat esparrutan.
Genero-berdintasunean
aditua da, hitzaldiak ematen ditu, komunikabideetan iritzi-artikuluak eta
kolaborazioak, EITBko tertulietan parte hartzen du, Pikara Magazinen
idazten du eta Aló Irantzu atala aurkezten du. Telebistan egiten dituen
ekarpenaen artean,
La fronteran egiten dituen bideo laburrak, patriarkatua
aztertuz, sarkasmoa eta humorea erabiliz azpimarratzekoak dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina