2019/11/11

FEMINISMOA(K): BERDINTASUNA eta ANIZTASUNerako mugimendua


Feminismoa, hitz gutxitan, emakume eta gizonen arteko berdintasuna helburu duen gizarte mugimendua bezala definituko nuke. Eta Rosario Carrasco eta Ana Cubilloren definizioa aintzat hartuta, ez bakarrik mugimendu soziala, politikoa, filosofikoa, kulturala eta ekonomikoa ere, egun ezarrita dagoen sistema patriarkala salatu eta hautsi nahi duena.

Sortu zenetik, feminismoak garai berrietara egokitzeko gaitasuna erakutsi du. Gaur egun feminismoari “K” itsaste horrek aniztasuna adierazten du, eta intersekzionalitatea terminoarekin egiten dugu topo, gizon hegemoniko patriarkalean sartzen ez den beste edonor kontuan hartuko lukena: arraza, migrazioa, pobrezia, joera eta identitate sexuala, poskolonialismoa...kontuan hartuta, emakume izateko eredu ezberdinak alegia.





Hona hemen, hamar urte eta gero, burutu berri diren Jardunaldi Feministen amaieraren kronika:

https://www.youtube.com/watch?v=kjqWuGX9DZQ


Aurreko edizioetatik, Maider Avaristo Iciarrek (2018/11/12) egindako posta aukeratuko nuke. Feminismoaz egiten duen definizio eta azalpenak egokiak iruditzen zaizkit eta landu beharko lirateken gaien proposamena eta bideo eta datuak baliagarriak direla uste dut.

Nire inguruan prestakuntza akademikoan inork feminismoaren aipamenik jaso ote zuen galdetzean, erantzuna nahiko orokorra izan da: ezezkoa.

  • 90eko hamarkadan ikasitakoak (kazetaritza, magisteritza, pedagogía, zuzenbidea, idazkaritza, fisioterapia, kimika, administrari laguntzaile, mekanikako mantenimendua) edozein ikasketa mota izanda ere, aipamenik ez.
  • Erizantza 97-2000n ikasitako batek, Clara Campoamorren irudiaren aipamena izan zuen feminismotik gertuen egindakoa.
  • Mantenimenduko goi mailako ikasketak burutu zituen beste batek aldiz, irakaslea bera izan zuen erreferente: emakume irakasle bakarra izanik, tailerrean aldagelarik ere ez zuela eta zenbat borroka egin behar izan zuen gizonen munduan lekua egiteko.
  • 2000ko hamarkadan ikasitakoen artean (magisteritza ezberdinak, haur hezkuntza goi mailako moduloa…) feminismoa kontzeptu bezala agian aipatu zietela baina inolaz ere sakondu gabe.
  • Hezkuntza ez formaleko ikastaro (Urtxintxa eskola) ezberdinetan (begirale ikastaroa, giza-kultur dinamizatzailea, sexu heziketa), feminismoan gehiago sakondu zen hezkuntza formalean baino. Eta batzuren kasuan, behin lanean hasi ostean.
  • 90eko hamarkadan nerabe harrapatu gintuenetako batzuk, Egizan mugimendu feminista, genuen erreferente bakarretakoa, Bilgune Feministak 2000 inguruan, bere lekukoa hartuko zuena.  



Emakume feminista bat aukeratzeko garaian, ez dut oso urrutira jo. Lorea Agirre Dorronsoro kazetaria, antropologoa eta idazlea aukeratu dut, “Guztiok izan beharko genuke feminista” Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarrak idatzitako liburuxkan egindako hitzaurreagatik, “Feminismoa min baten iraultza da”:


“Feminismoa emakumeon eskubideen eta berdintasunaren aldarrikapenetik harago doa. Botereaz ari gara. Botere harremanez.  Berritzeaz. Justuagoak egiteaz. Berdintasuna zentzu zabalean  erdiesteaz, azpiratuak boteretzeaz, elkarren zaintza erdigunean  jartzeaz. Gizarte justuago eta bizigarriago bat erdiesteko pentsamendu eta praxi politikoko kultura bat da. Bestela ere esan daiteke, Virginie Despentesen hitzak erabiliz: “Feminismoa eguneroko iraultza bat da, egunez egunekoa”. 
Feminismoa min bat da. Jakin-min bat. Jakintza bat. Jabetze bat. Ahalduntze bat. Boteretze bat. Izan neska izan mutil izan emakume izan gizon izan zernahi izendatu gaituztela. Lorea Harkaitz Uxoa Haritz Eider Zigor. Krak horiek, min horiek, lurrikararen erreplika horiek sentitzen dituzu? Feminismoak ematen dio zentzua lurrikara horri guztiari. Eta ulertu egiten duzu zer ari den gertatzen, eta leku bat ematen dizu munduan, leku eder bat desikasi, deseraiki eta zeure buruaz beste bat egiteko”.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina