Aste honetan hezkidetzaren iturriak aztertu ditugu: feminismoak. Feminismoaren inguruan teoria anitzak eta desberdinak aurki daitezke baina Rosario Carrascok eta Ana Cubillok emandako hurrengo definizioa teoria guztiak jasotzen ditu. Feminismoa, berez, “gaur egun agintzen duen gizarte-sistema, patriarkatua, salatzen eta hautsi nahi duen mugimendu sozial, politiko, filosofiko, ekonomiko eta kulturala da. Bere helburua emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzea”.
Nire inguruan prestakuntza akademikoan zehar feminismoa curriculum eduki gisa landu zuten galdetzerako orduan hainbat izan dira jasotako erantzunak. Nire esperientzia propiotik hasiko naiz, eduki kurrikular gisa ez genuen inoiz landu, baina zeharkako modu batean bai, askotan jartzen genuen gaia mahai gainean eta hizketaldi interesgarriak izaten ziren. Nire ingurukoko gehienek, lagunek adibidez, zeharka lantzen zuten gai bezala ere aipatzen dute, eta batzuek beraien jakinmina zela eta, feminismoaren inguruko ikastaroak eta formakuntza akademikoa jaso dute. Eta beste batzuk, nagusiek feminismoaren inguruan ez zutela ezer jaso komentatu didate, nahiz eta gero batzuek irakurtzen eta zenbait ikastaro eta mahai ingurutan gai parte hartuz honen inguruan beraien iritzia eraikiz joan diren.
Aurreko edizioetako ikaskide baten post bat aukeratu beharko banu, Ainhoa Mendizabalena aukeratuko nuke. Alde batetik, oso interesgarria iruditu bait zait feminismoa, izatez, desagertzeko sortu zela esatte duenean eta hau esateko ematen duen argudioa. Eta bestetik, feminismoaren inguruan ematen duen definizioa ere asko gustatu zait, munda aldatzeko mugimendua dela esaten duenean. Feministok eraldatzaileak gara!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina