Legea eta errealitatea, berdintasun-indizea
LEGEARI BURUZ HAUSNARTZEN
Horrek
esan nahi du, aldagai bakoitzaren analisia nekez egin daitekeela bera bakarrik,
besteekin ere harremanetan dagoelako.
Aldaketa anitzak
direnez, eta lekukoak ere izan behar direnez, saila da berdintasun-indizea
sortzea. Indize hau sortzeko legedia
kontuan hartzea ezinbestekoa da, bertan agertzen baitira ezinbestean bete
beharreko esparruak: enpresetako soldata-arrakala murrizteko abiapuntuak, emakumeen
partaidetza foro ezberdinetan, eta abar.
Hezkuntza munduari
ere ten egin behar zaio aldaketak egiteko orduan eta hortxe dugu II.
Hezkidetza-Plana berdintasunaren eta tratu onaren bidean 2019-2023. Plan horrek
Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak (2025ko otsailaren 18a)
artikulu hauetan (28, 29, 30, 31) du bere lekua. Hala ere, “Marian
Morenok dioen bezalaxe ostera, II. Plan hau nahiz eta
legedi barruan txertatua izan, ez da nahitaez bete beharrekoa. Zer gertatu
ahal da orduan ikastetxean agintzen duenak hezkidetzaren inguruko
sentsibilitaterik ez badu?
Nik ez nuen legedia
hain sakon ezagutzen, Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea
alegia. Alde horretatik, II. Planaren txertaketa hobeto ulertu dut. Gainera,
azken dokumentu hau barneratzeko EAEko emakume eta gizonen berdintasunerako
VII. Plana eta XI. Legegintzaldirako Hezkuntza Sailaren Emakume eta Gizonen
berdintasunerako Dokumentu Programatikoa ere begiratu ditut.
Edozein planaren
aurrerapenak ebaluatzeko adierazle batzuk behar dira, eta nire nagoen erakundeari
hain zuzen, berdintasuna-indizea sortzea dagokio. Horren inguruan sortu dut
hitz-hodeia.
Aurreko urteetako
ekarpena moduan Rosana Madariagak egindako aipatuko nuke, Legedia, etika eta
errealitate, hezkeh0506.blogspot.com/2019/11/legalitatea-etika-eta-errealitatea.html.
Uste dut berdintasun-indizeak
xede horien komuztadura kontuan hartu beharko lukelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina