2019/11/25

LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN

Aste honetan hezkidetzaren marko legalaren inguruan hausnartzeko eta aztertzeko aukera izan dugu. Era honetan Hezkidetzak EAE izan duen ibilbidea ere aztertzeko parada izan dugu. 
Post honen helburua, beraz, hezkidetzaren inguruko legediaren hausnarketa bat egitea izango da. 
Lehenik eta behin, hainbat lege irakurri eta aztertu ondoren, hauek dira lege hauetatik ateratako kontzeptu garrantzitsuenak:


Aurreko edizioetako ikastarokideen ekarpen bat aukeratu beharko banu, Maiterena aukeratuko nuke. Post interesgarria eta sakona izateaz gain, hainbat baliabide eskaintzen ditu. Horien artea, Mari Jose Urruzolak egiten duen hausnarketa baten bideoa dago oso interesgarria iruditu zaidana. Urruzolak dio, egungo gizartea eraldatzeko ezinbestekoa dela hezi gaituzten balio tradizionalak alboratzea, bestela ikasle guztiak kaltetuak izango dira eta gizartea bere horretan jarraituko duela. Urruzolak dio beste mota bateko pertsonak hezteko, 5 ardatz aztertu behar direla:
  1. Ugalketa lana behatu eta aztertu beharra dago.
  2. Pertsona guztiak kalitatez eta ongizatez bizitzeko gakoa aztertu.
  3. Gaur egungo gizarteko sexualitate eredua aztertu.
  4. Botere politiko eta ekonomikoa berdin banatzen irakastearen inguruko hausnarketak.
  5. Kultura femeninoak zein maskulinoak eskainitako balio positiboetatik abiatuz, balio sistema berria sortu. 


II HEZKIDETZA PLANA. 8 zutabeak.

Hezkidetzari bidea ematen dioten hainbat lege zeudela ezagutzen nuen, baina ez nekien hainbeste zirela ezta batzuen edukia ere. Aste honetan egindako azterketa eta hausnarketari esker konturatu naiz lege gehienek printzipio berdintsuak defendatzen dituztela, eta urteak aurrera egin ahala printzipio horiek mantendu egiten direla. Hau da, ematen du legeek ez daukatela behar besteko oihartzunik ikasgeletan.
Hori dela eta, uste dut, II HEZKIDETZA-PLANA, BERDINTASUNAREN ETA TRATU ONAREN BIDEAN plan eraginkorra izan daitekeela, izan ere, zehaztapen maila ona duen plana dela uste dut. Argi dago zeintzuk diren eginbeharrak eta nor den horiek betetzearen arduraduna. 
Aste honetan, Legedia ondotik ezagutzeko izan dudan aukerari esker, ondorio garbi bat atera dut: Hezkuntza komunitate osoak dauka erantzukizuna eskola hezkidetzailea eraikitzeko. Hau da, ezinbestekoa da guztiok formakuntza jasotzea eta betaurreko moreak janztea. Ikasleek eskubidea baitaukate eskubide eta aukera berdintasunean heziak izateko!! 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina