2015/10/08

Nire aurkezpena


Hau da foroan sartu nuen aurkezpena eta atal honetan ekarriko dut .
Ez dakit , hau ez da erantzuna baizik eta nire aurkezpena baina tira une honetan informazio ugari eta tresneria ugari eta ez naiz batere paziente halako lana egiteko . Beno hau nire lehengo ezaugarria , gogoz nabil baina pazientziarik ez . Saiatuko naiz lasaiago ibiltzen. 
Beno aurrera: Pilar Ojanguren naiz . Haur eta Lehen Hezkuntzako aholkularia aspaldidanik ea 20 urte.zenbat urte eta zenbat falta zaidan!   ...Azkenengo hiru ikasturte hauetan hezkidetza minetgiko arduraduna izan naiz beste Berritzeguneko lankidearekin. 
Gauzak onak: langilea,inozentea,besteekin lan egiteko beti prest baina erritmo azkarregia ez mesedez ,Txikitatik difteria euki nuen eta orain jakin dut difetriak burmuinean eragina egiten duela , erantzunak eta konexioak motelago burutzen direla. Beraz lasai...
Gauzak ez hain onak edo ez auskalo!: Burugogorra,harroegia,besteengandik berehala nabaritzen dut izakera eta portaera zein den eta batzutan oker nago.
Kolorea dela eta arrosa gustatzen zait . Uste dut nirekin lan finoa egin beharko zenuten ze nire haurtzaroan printzipe eta printzesen ipuinak gustatzen zitzaikidan eta.
Espero dudana da pertsona hobehagoa izatea.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina