18 urte egin nituenean, iada "pertsona heldu" nintzela esan zidan bateren batek. "Helduen mundua" distorsionatuta ikusten omen nuelako jantzi nituen betaurreko moreak, baina ez! nire begiek lente hauetatik ikusten dutena ez da fikzioa, eta ez da goxoa; indarkeria, zapalkuntza, bereizketa, botere harremanak,
P A T R I A R K A T U A.
(irakurtzeko, lenterik behar ez izateko.)
Irakaskuntza ikasi nuen, eta hezkuntza ez-formala eta aisialdia dira egun nire lan tresna; Hezkuntzak mundua aldatuko ez duen arren, mundua eraldatu dezaketen pertsonak hezten dituelako.
Gabon! Itsaso naiz. Hau nire lehen zirrikitua, gehiago ezagutu nahi banauzue egin bang! esteka honetan: https://www.youtube.com/watch?v=ozwO1f72GbE
Onki Xin!
#HezkEH #aurkezpena #PaperezkOntzian
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina