Itsaso eta Aida gaituzue, Gernika BHIko hezitzaile eta irakasleak. Orain dela zortzi urte ezagutu genuen elkar eta biok gara Hezkidetza-bizikidetza taldekideak eta ikastetxeko Hezkidetza Proiektuaren bultzatzaileak.
Gernika instututuan aspaldikoa da hezkidetzaren aldeko lana. Hogei urte baino gehiago eman dugu ikastetxean emakumeen eskubideen aldeko ahotsa izaten, berdintasuna eta aniztasuna aldarrikatzen, emakumeenganako indarkeria salatzen.
Asko izan dira lan horretan ibilitakoak, haietako batzuk, gu geu. Eta guztiok batu gaitu gure lantokian, institutuan, emakumearen askatasunaren aldeko helburuak, nahiz eta kolore ezberdineko pertsonak izan. Batzuk txikitatik militante feministak, beste batzuk feministak zirela jakin barik, feminismoaren aldeko militanteak, ere bai.
Urtez urte adierazpen modu
desberdinak erabiliz, hainbat lorpen txiki eskuratzen joan gara bide
amaigabe honetan. Azkena, oso ekimen apala, baina harro sentiarazten
gaituena: Gernika BHIren hezkidetza-logoa aukeratzeko, bigarren
batxilerreko diseinu artistikoko ikasleen artean lehiaketa antolatu, eta
irabazlearen logoa erabiliz, kamiseta bat sortzea. Gaur egun, gure
hezkidetza-ikurra, gure presentziaren islada…eta gure perfileko irudia.
Atxekituta doakizue bideotxo bat, iazko Beldur barik lehiaketan
aurkeztu eta Gernikako udalak saritua, gure ikasleek egina. Guretzako
harro eta pozteko tresna eta elkarlanaren adidibide polita.Ikasturte honetan Hezkuntza Sailak Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko Gida planaren barruan hezkidetza proiektuan parte hartzeko eman digun aukera aprobetxatuz, eskaintzen zaizkigun baliabide guztiak erabiltzeko prest gaude. Horretan datza ere Hezkidetzan esku hartzen ikastaroan parte hartzearen zergatia. Teknologia berrietan oso ibilitakoak ez bagara ere, erronkak errez onartzekoak garenez, eta ausartak ere bai, hemen gaituzue, ikasteko prest, beti bezala, eta ahal den neurriak ekarpenak egiteko ere bai.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina