2015/10/08

ISABEL

Ni Isabel naiz; aurten, Urrutiko Lanbide Heziketako orientatzailea. Azken urteotan, orientatzailea izan naiz DBHko institutu batean baina aurrekoetan irakaslearen lana ere bete dut DBHn  eta LHn.
Elkarlanean aritzeko eta laguntzeko prest izan ohi naiz eta besteongan ezaugarri horiek sumatuz gero, gustura aritzen naiz taldean. 
Batzuetan, denbora gehiegi ematen dut hausnarketa egiten erantzun aurretik; hauxe hobetu behar dut… 
Nik zaldia dut gustuko lasterkan ikusteak, guztiok izan beharko genukeen “askatasuna” sentiarazten baitit. 
Aurreko institutuan Bizikidetzako batzordea izan naiz eta azken bi ikasturteetan Hezkidetzako proiektuaren arduraduna. Berritzeguneko Hezkidetza mintegian hartu dut parte baita "Beldur Barik" proiektu pilotoaren prestakuntzan ere. 
Oso pertsona baikorra naiz eta oraindik berdintasuna lortzeko bide luzea falta dela uste dudan arren elkarlanean arituz gero, hartarantz pausuak ematen jarraituko dugula ziur nago. 
Ikastaro honi esker, hezkidetza gaian gero eta gehiago sakontzea eta lanerako baita arlo pertsonalerako ere berdintasunerantz eramango gaituzten estrategiak, tresnak ezagutzea espero dut, ahal dudan neurrian esku hartu ahal izateko. Aurten  nagoen zentroa ez dago Hezkidetza proiektuan sartuta eta berria naiz baina, Hezkidetzaren inguruko ekarpenak egiten saiatuko naiz.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina