2015/10/07

Hezkidetzaruntz



Iepa kuadrilaa!

Haizea naiz, Azpeititik.

Arremanitz Kooperatiban lan egiten dut. Kooperatiban lan hildo ezberdinak izan arren, ni Urolako Harremonak egitasmoan nabil azken hiru urteetan. Egitasmo honen xedea tratu onak, hezkidetza eta sexu aniztasuna sustatzea da bailaran, indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre egiteko bidetzat ulertzen dugulako.



Zentzu horretan, ikastetxeetan nahiz herrian hezkidetza, tratu onak eta sexu heziketa gaiak jorratzen gabiltza, proiektu ezberdinak sortzen, esperimentatzen eta batez ere ikasten, sinesten dugulako bailara parekideago batean, non eta harreman osasuntsuetan oinarritutakoa izago den. 

Nire helburua, gaian formatzen jarraitzea da, ikasten jarraitzea. Nire bizitzan eta batez ere lanean dauden egoera baztertzaileak identifikatzen ikasi eta hauei aurre egiteko bitartekoak, tresnak eskuragarri izan.

Nire ezaugarri onak? Umore ona eta pertsona hurbila.
Kolore bat? Gaur gorria.
Animalia? Astakumea.
Abesti bat? “Pottors ta klito”ren edozein abesti.

Ea teknologia berriarekin nola konpontzen gean!!jijiji
Zorionak eta eskerrikasko unibertsitatean ikastaro hau izatea posible egiteagatik! 

Ikasteko gogoz!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina