2015/10/07

NIRE AURKEZPENA

Kaixo! 

Maialen naiz, gizarte langile eta haur hezitzailea teorian, praktikan berriz, haur zaintzaile, etxeko"andre" eta klase partikularrak ematen dituen laguntzaile moduan ari naiz lanean. 

Haur hezkuntza ikasten ari nintzela, hezkidetzaren inguruko tailer bat jaso genuen eta orduz geroztik egiteke ditudan gauzen zerrendan geratu zen hezkidetza, gaiari buruz begiratzen hasi eta ikastaro hau aurkitu nuen arte. Hezkidetzarekin eduki dudan harremana beraz, motza izan da eta horrexegatik nago hemen, harremana sakondu, ezagutzak barneratu eta egunerokotasunean aplikatzeko asmoarekin. 

Nire ezaugarriei dagokienez, lanerako jarrera ona dudala esango nuke. Besteengandik espero dudana ni ematen saiatuko naizena izatea espero dut: lanerako eta ikasteko gogoa, borondate ona, elkarri laguntzeko asmoa izatea...

Kolore bat banintz berdea izango nintzateke: naturarekin lotzen dut, energia positiboarekin...
Animalia bat banintz berriz, txakurra izango nintzateke: leialtasunaren ikurra. 

Zuen aurkezpenak irakurrita, denak esperientzia handiko emakumeak zaretela ikusi dut eta horrek alde batetik errespetua ematen dit (gaiarekiko dudan ezjakintasunarengatik), baina beste alde batetik, pilo bat ikasiko dudanaren segurtasuna. Ahal dudan guztia eman eta ahal dudan guztia xurgatzea espero dut! 

Abesti maitatu bat pentsatzen jarri eta Sister Rosetta Tharpe etorri zait burura; musika asko gustatzen zait (rock-a batez ere) eta emakume hau "rock and roll-aren amabitxia" bezala ezagutzen denez, hemen bere bideo bat: 





1 iruzkin:

  1. Kaixo!

    Zer moduz?

    Itziar naiz, Filosofia eta Etika irakaslea. Bigarren urtea da Hezkidetza arduradun moduan ari naizela. Iaz burua kokatzeko behar izan nuen baina ikasturte honetan sakontzeko asmoa dut.

    Nola esaten da? Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta interes handiagoa sortu, ezta? Uste dut baietz, horrela dela. Interesarekin zalantzak, kuriositatea eta abar ere agertzen dira. Beraz, hori guztia lortzeko bidean, oso toki egoki eta polita iruditzen zait Ikastaroa. Zuen guztien aportazioez, iradokizunez gain, nire txikiak ere emateko asmoz.

    Kolore bat: Urdina. Itsasoa, zerua..., hots, inguratzen gaituena, lasaigarria ere bai.
    Animalia: Llama. Beti iruditu zait diskretoa, langilea, apala eta gainera ile horiekin!!!
    Abestia: Ez daukat abesti berezi bat ez eta musika estilo zehatza ere. Abesti asko eta asko gustatzen zaizkit. Bat aukeratzekotan: B. Lertxundiren: "Oi ama Euskal herri maitea".
    Beraz, horrelako naiz... Llama urdin abeslaria!

    Bukatzeko, uste dut oso aukera ona izango dudala Ikastaro honekin gauza berriak, ideiak... ikasteko eta baita ikasleei, ingurukoei betaurreko moreak jartzen laguntzeko ere. Azken finean, denon lana da honekin aurrera egitea.

    Eskerrik asko.
    Ondo izan.

    ITZIAR


    ErantzunEzabatu