Garbiñe naiz, egun UPV/EHUko AZPko langilea, Hezkidetzan Esku hartzen eta Emakume eta Gizonen Berdintasunaren gaineko Masterreko Idazkaria.
Berdintasunaren masterra egin nuenetik, genero ikuspegia (betaurreko moreak) nire bizitzaren ardatz nagusi bilakatu da bai arlo profesionalean zein pertsonalean.
Plazer ikaragarria izaten ari da Hezkidetzan Esku hartzen lantaldeko taldekide izatea nahiz eta ikastaro honetan zeregin oso txikia eduki: matrikulak, agiriak etab bideratzea batik bat. Era guztietara edozertarako hemen nauzue.
Alaba, ama, lagun, ikaskide, lankide, FEMINISTA, etengabe prestakuntzari ekiten diona, hartara, etengabeko ikaskidea. Irrikan nago zuen ekarpenekin ere ikasten jarraitzea.
Ez nuke amaitu nahi oilo-ipurdi azala behin eta berriro sorrarazten didan Maialen Lujanbio bertsolari Hernaniarra aipatu gabe. Emakume itzela!!!
Eskerrik asko denoi gurera hurbiltzeagatik!!!!!!
Garbiñe
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina