2015/10/31

Sexu-Genero


“Sexu-Genero sistemak sexu ezberdintasunetik abiatuz gizarteek eratzen dituzten iharduera, sinbolo, irudikapen, arau eta balore sozialen multzoak dira”. (De Barbieri, 1992).

Sexu genero estereotipoak gainditurik gabeko gaia da, oraindik ere. Pertsona bati emakume edo gizon izateagatik gizarteak beregan jartzen dituen esperantzak eta nahiak izango dira. Estereotipoak gizarteak sortuak eta alda daitezkeen ezaugarriei deitzen diegu; nahiz eta askotan pertsona askok genetikoki horrela jaioak garela pentsatu.
Genero ikuspegia gizartea modu berezian berbegiratzea izango litzateke; gizartean ematen diren emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak ikusteko.
Jarraian eskuragarri jarriko dudan helbidean, Font Vella enpresak egindako ur botila batzuei kritika egiten zaie. Enpresa honek, ur botilei printzesa eta super heroien marrazkiak jarri dizkie; hau da, mutil eta neskei bideratutako botila pertsonalizatuak (klikatu irudian):
Oraingo honetan nik planteatutako jarduera edo esku hartzea, bost urteko Haur Hezkuntzako gelan praktikan jarri dut. Ostiralero ipuin bat eraman eta kontatu egiten diet. Aste honetan momentu goxo hori aprobetxatuz “¿hay algo mas aburrido que ser una princesa rosa?” ipuina irakurriko diet. Ipuina ezagutu nuenean asko gustatu zitzaidan; liburuan estereotipoen kontrako defentsa egiten da oso modu egokian. Hurrengo bideoak liburuaren azterketa azaltzen du (oso interesgarria da, merezi duena):

Behin ipuina irakurrita bi aukera desberdinetan pentsatu dut:
1.       Elkarrizketa txiki bat bideratu eta marrazki bat egiteko eskatu. Marrazki horretan bere burua marraztu behar dute, galdera hau erantzunez: zer gustatuko litzaizuke nagusitan izatea? (egiteko denbora luzea izanez gero)
2.       Elkarrizketa bideratzea, libreki ipuinaren inguruan hitz egin eta gero banan banan nagusitan zer izan nahi duten galdetzea, zergatik? (denboraz estuago ibiliz gero).
Oraingoan ez dut denbora gehiegi izan esku hartzea egiteko, beraz bigarren aukera egin dut gelan. Esan behar dut ipuina entzuterako orduan adi adi egon direla (gutxitan daude hain adi gelan). Nire ustez harritu egin zaie ipuina, desberdina, betiko kontuetatik aldentzen dena. Hala ere bukatzean ea ipuina gustatu zaien edo ez galdetu diet. Ezetza eman dutenak honela arrazoitu dute:
-          Ez zaizkidalako erregeak gustatzen (neska).
-          Printzesa zegoelako (mutila.)
-          Ez zait printzesa arrosa gustatzen (mutila).
Gustatu zaiela esan dutenen artean honako hauek izan dira arrazoiak:
-          Printzesak eta printzeak zeudelako (neska).
-          Printzeak daudelako (mutila).
-          Dena arrosa izan nahi dudalako (neska).
Horren ostean begiak itxita bakoitza nagusitzean izan nahi zuena pentsatu dugu denok batera eta honako erantzunak jaso ditugu:

NESKAK
kopurua
MUTILAK
kopurua
AndereƱo
5
Polizia
5
Medikua
4
Tortuga ninja
1
Printzesa
1
Eskalatzailea
3
Tren gidaria
1
Tren gidaria
1
Sukaldaria
3
Zalduna
2
Zapatalaria
1
Fulbolaria
1
Amatxo
1
Rokero
1
Ile apaintzailea
1
Arotza
1
Ballet dantzaria
1



Esandako ogibideen artean nahiko desberdintasun eta barietate dago. Bai daudela gutxi batzuk esanguratsuak direnak, printseza, ballet dantzaria, tortuga ninja, zalduna eta arotza, batez ere, nesken eta mutilen arteko desberdintasun handia markatzen dutenak. Hala ere, beste batzuk ez nituen espero, hala nola, tren gidaria. Gainera lehenengo neskato batek esan du eta gero mutilak, esanguratsua iruditu zait.
Taula honi begiratzen, estererotipoak eta aurreiritziak oraindik ere badaudela ikusten da, baina horiek gutxika gainditzen goazela ere ikusi daiteke modu txiki batean; eta pozgarria da baita ere. Aurrerago bi edo hiru hilabete barru esku-hartze hau errepikatzen saiatuko naiz iritziak aldatu diren ikusteko.

Egoera honetan, ikastetxeetan lantzeko erronkak helmuga zehatz batera heltzeko jarri beharko lirateke, estereotipo horiek apurtzea eta ikasleak erabakitzeko askatasunez heztea. Horretarako ezinbestekoa izango da genero ikuspegia eskolan uztartzea, baina ez da lan makala! Erronka horien artean eskolako espazio neutroak eta parekatuak eskaintzea dago; sexu-genero sistematik kanpo dauden hezkuntza praktikak diseinatzea; eta, pertsonen identitate sexuala aldarrikatzea, besteen artean. Azken finean, eskola hezkidetzaileak lortzeko, ezinbestekoa izango da eskolek horren aldeko apustua egitea, sexu-genero sistema horren oinarriak apurtzeko asmotan eta hezkuntza bidezkoago baten bidean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina