2015/10/31

MILA KOLORE





“Pertsonak emakumezko eta gizonezko izaeren arteko continuum bat gara” (Fausto- Sterling, 206).

Continuum kontzeptua gero eta gustokoagoa dut. Sistema bitarra deuseztatzen du erabat, denok osotasun baten  parte, denok anitzak. Mendebaldeko gizarteek errealitate pertzepzio bitarraren arabera ulertu eta antolatzen dira. Hori dela medio ez da ulertzen ezta onartzen ere, sexu-genero nortasun anitzak. Asko dira “gizon” eta “emakume” deritzen horien artean topa daitezken gorputzak. Etiketa ipintzea, neska ala mutila, erabaki soziala da.

Egitura ekonomiko, instituzional eta sozial guztiak binarismo honetan oinarritzen dira. Diskurtso honek genero bakoitzari bere eremua esleitu dio: arlo publikoa gizonentzat, pribatua, ordea, emakumezkoentzat, adibidez. Androzentrismoa da giza- antolaketa honen hizpide, ezberdintsun, injustizia, errekurtso banaketa bidegabekoa, etab.

Sexu- genero estereotipoak mugatzen gaituzte, kontrola eragiteko tresna besterik ez da, MarĂ­a Jesus Izquierdok genero diktadura esaten dio. Eta diktadura honen kontra borrokatzeko arma boteretsuenetariko bat genero ikuspuntua aplikatzea da, bizitzaren esparru guztietan, estereotipoak identifikatzeko, aztertzeko eta desagertarazteko.

Erronka handia du gizarteak, erronka handia du eskolak. Estereotipoek gure ikasleek hito egiten dituzte: Novitaren ama jasanezina, berebiziko espioiak (Los Angeles de Charlie-ren kopia kutre bat), ama-aita bitxiak, ordu oro ETB3n. Hori txikiak diren bitartean, handitzen direnean okerragoa izaten da: jangelan bazkaltzen badute “Mujeres, hombres y viceversa” grabatzen dute. Eskerrak Pippi Langstrung berri ematen ari direla!



http://www.sinembargo.mx/wp-content/uploads/2014/04/enhanced-2464-1396694604-1.jpg


Atzo berrian Emakumeek ere badute zakila erreportai pozgarria irakurri nuen. Hamabost urteko Mikele Grandek bere istorioa kontatzen: genital maskulinoekin jaio zen. Zakila duen emakumea da, eta horrela aldarrikatu du txikia zenetik. Familiaren babesa jaso du eta eskolarena eta lagunenena ere bai. Zorintzat jotzen du bere burua eta adierazten du "Inoiz ez dut sentitu hitz egiteko beldurra; ez dut sentitu bakarrik nintzela, edo isildu beharra nuela". Erika Salvatierrak sexologoak dioen bezala: "Argi izan behar dugu badirela emakume eta gizon izateko mila modu". 

Hasierako ideiarekin bukatuz munduan mila kolore, mila gorputz mila, mila izaera baina denak continuum baten parte.


Chimamanda Adichie: El peligro de una sola historia 1 y 2.

https://www.youtube.com/watch?v=1BpsnLw368M




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina