“Pertsonak emakumezko eta gizonezko izaeren arteko
continuum bat gara” (Fausto- Sterling, 206).
Continuum kontzeptua gero eta gustokoagoa
dut. Sistema bitarra deuseztatzen du erabat, denok osotasun baten parte, denok anitzak. Mendebaldeko gizarteek
errealitate pertzepzio bitarraren arabera ulertu eta antolatzen dira. Hori dela
medio ez da ulertzen ezta onartzen ere, sexu-genero nortasun anitzak. Asko dira
“gizon” eta “emakume” deritzen horien artean topa daitezken gorputzak. Etiketa
ipintzea, neska ala mutila, erabaki soziala da.
Egitura ekonomiko, instituzional eta sozial guztiak binarismo
honetan oinarritzen dira. Diskurtso honek genero bakoitzari bere eremua esleitu
dio: arlo publikoa gizonentzat, pribatua, ordea, emakumezkoentzat, adibidez. Androzentrismoa
da giza- antolaketa honen hizpide, ezberdintsun, injustizia, errekurtso
banaketa bidegabekoa, etab.
Sexu- genero estereotipoak mugatzen gaituzte, kontrola
eragiteko tresna besterik ez da, María Jesus Izquierdok genero diktadura esaten dio. Eta diktadura honen kontra
borrokatzeko arma boteretsuenetariko bat genero ikuspuntua aplikatzea da,
bizitzaren esparru guztietan, estereotipoak identifikatzeko, aztertzeko eta
desagertarazteko.
Erronka handia du gizarteak, erronka handia du eskolak. Estereotipoek
gure ikasleek hito egiten dituzte: Novitaren ama jasanezina, berebiziko
espioiak (Los Angeles de Charlie-ren kopia kutre bat), ama-aita bitxiak, ordu oro ETB3n. Hori
txikiak diren bitartean, handitzen direnean okerragoa izaten da: jangelan
bazkaltzen badute “Mujeres, hombres y viceversa” grabatzen dute. Eskerrak Pippi Langstrung berri ematen ari direla!
Atzo berrian Emakumeek ere badute zakila erreportai pozgarria irakurri nuen. Hamabost urteko Mikele Grandek bere istorioa kontatzen: genital maskulinoekin jaio zen. Zakila duen emakumea da, eta horrela aldarrikatu du txikia zenetik. Familiaren babesa jaso du eta eskolarena eta lagunenena ere bai. Zorintzat jotzen du bere burua eta adierazten du "Inoiz ez dut sentitu hitz egiteko beldurra; ez dut sentitu bakarrik nintzela, edo isildu beharra nuela". Erika Salvatierrak sexologoak dioen bezala: "Argi izan behar dugu badirela emakume eta gizon izateko mila modu".
Hasierako ideiarekin bukatuz munduan mila kolore, mila gorputz mila, mila izaera baina denak continuum baten parte.
Chimamanda Adichie: El peligro de una sola historia 1 y 2.

https://www.youtube.com/watch?v=1BpsnLw368M
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina