2015/10/25

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN


Hezkidetza pertsonen garapen integrala bermatuko duen hezkuntza eredu gisa ulertzen dut, pertsona komunitatearen parte, erabakitzeko agente eta askatasuna duen subjektu, gisa kokatzen duena. Norberaren izaera eta berezitasunak onartuz sistema heteropatriarkarrak ezartzen duen sexu-genero sistemaren logikak gaur egun duen eraginaren kontzientziaz, estereotipoetatik at eta zapalkuntza eta botere harremanik gabeko hezkuntza. Pertsona burujabeak sortuko dituen hezkuntza eredua.

Hezkidetza lantzeko arrazoiak:
  • Hasteko arrazoi nagusiena eta oinarrizkoena, hezkuntzak gizartean duen ardura politikoa azpimarratuko nuke. Sistemak, bizitzaren eremu guztiak zeharkatzen ditu eta honen arabera antolatzen dira gure egitura ekonomikoak, politikoak eta ideologikoak menpeko harremanak sortuz. Menpekotasunean oinarritzen den harreman nagusiena harrak emearekiko eta genero maskulinoak femeninoarekiko duena da nagusiena. Horregatik uste dut, hezkuntzak duen ardura politikoari erantzukizunez hartu behar zaiola eta feminismoan oinarrituko den hezkuntza sistema garatu beharra dagoela.  
     
  • Botere harremanetan oinarritutako gizartean bizi garelako, eraso sexistak etengabeak direlako eta horiek identifikatzeko izugarrizko zailtasunekin aurkitzen garelako.
  • Bi sexu eta bi genero bereizten dituen hezkuntza eredu bat birproduzitzen delako.

  • Zapalkuntzan oinarritutako gizartean egonik, hezkuntzak emakumeon ahalduntze prosezuan agente izan behar duelako.

  • Gizartean nagusitzen diren balioen aldaketa beharra dagoelako, lehiakortasunetik kooperazio eta elkarlanera, norbanakotasunetik kolektibora, konformismotik kritikotasunera, kontsumismo basatitik kontsumo bujujabera.


Heziberri 2020ko proiektuko xedeetako bat honakoa da:

Motibatzea eta prestatzea, bizi osoan zehar ikasten eta prestatzen jarraitu ahal
izan dezan.

Norbanakoaren motibazioa eta prestakuntza bilatzera bagoaz ezinbestekoa da estereotipoetatik at egin eta aukera guztiak eskaintzea, ikasketa eta prestakuntzan jarraitzeko norberaren interes eta beharrei egokituak egon behar dira, sexu generoaren araberako bereizketan oinarritutako prestakuntzak aukerak beharrean mugak ezartzen baititu.

Hezkidetzan aurrera pausu handiak egon direla argi dago, gizartean feminismoa pil pilean dagoen gai bat da eta horrek hezkuntzak aukera eta baldintza berriak sortu dituela uste dut. Dena den horrek aldi berean arriskuak ditu. Berdintasunaren diskurtsoa oso normalizatua dagoen honetan zapalkuntzak ikustarazteko zailtasunak daude. Horregatik uste dut berdintasun faltsu honen diskurtsoarekin apurtzea ezibestekoa dela. Dinamika, proiektu, egitasmo asko jarri dira martxan hezkidetza lehen lerroan kokatzen dutenak eta horrek aukera apartak eskaintzen dizkigu, baina argi izan behar dugu proiektu eta egitasmoak aurrera eramatearekin ez dela nahikoa eta erroko aldaketa bat behar dela, bizi eredu berri bat, ikaskuntza-irakaskuntza prozesu berri bat. Bagoaz bide horretarako tresna izugarriak sortzen, bagoaz bide honetik, baina bidea luzea eta motela da!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina